Joan den astean “gozatu” aipatzen nuen. Nik neuk hizkuntzak ikastearekin lotzen nuen, eta, beharbada, ikastearen plazerrari hedatu ahal diogu.
Horretan nenbilela, Miribillako auzoko jaietan “Euskaraz gozatu” irakurri nuen txosnetako batean. Hala ere, aurrekoarekin badago alderik. “Euskara ikasi” eta “euskaraz ikasi”ren artean dagoen bezalaxe, ezta?
Are, euskara eta gozatzea lotzen duten lelo, kanpaina eta antzeko gehiagorekin egin dut topo, adibidez, “dastatu euskara, gozatu euskaraz” bideoa, gozatu euskara ahoan (Mondragon Unibertsitatean), “irakurri, gozatu, oparitu” (euskaraz egindako liburuen sustapenerako kanpaina), Bizkaiko Foru Aldundiaren “gozatu euskeraz” ekimena… Eta blogak, “euskara ikasi, euskara gozatu” izenburua duen Zahar Berri izenekoa besteak beste, eta liburuak, Karmelo Ayestaren Goza daiteke gehiago esaterako.
Eta, edonola ere, ez ahaztu, Elhuyar Hiztegian kasu, polisemikoa dugula gozatu aditza.
euskara maite dut by Zerdiok photo, on Flickr