Daniel Cassany: “Sustraietatik zerura”

Gaur ez natorkizu nire liburuaz hitz egitera… baina ia-ia. Beste bide batzuetatik esan dizudala jakin badakit, baina pozik nagoela ezin izkutatu edo ukatu.

Lehenengo aldia beti berezia dela esan ohi da, eta kasu honetan bi “lehenengo aldi” daukagu: Daniel Cassanyren lehendabiziko liburua euskaraz, nire aurreneko liburua editore gisa.

DSC_0001Sustraietatik zerura” du izenburu HABEk argitaratzen duen Itzulpen Sailaren 53. zenbaki honek. Izenburu hori Mallorcako ereserki ofizialeko lerro batetik dator; izan ere, egileak dioenez, “zuhaitza zenbat eta barnerago sustraiak, gorago“. Eta hala,

sustraiak ezagutuz -eta onartuz eta maitatuz-  bihurtzen gara handiago, ulerberago, koherenteago, zoriontsuago, helduago.

Iturri desberdinetako ahotsak eta testuak bildu ditu Cassanyk; bestela esanda, bere idazlan hautatu batzuk jaso dira, hemen ezezagunak, lortzeko zailak izateagatik –atzerrian edo aldizkari espezializatu eskuragaitzetan argitaratuak– edo oraindik argitaratugabeak izateagatik. Hitzaurreaz gain, beste zazpi atal daude:

  1. Hitzaurrea.
  2. Egungo praktika letratuak.
  3. Pantailetatik esanahira.
  4. Ardoa eta botilak, irakurketa eta liburuekin.
  5. Irakurketa-klase on bat.
  6. Nola lortu idazketak guri men egitea?
  7. Zer da, gaur egun, ondo hitz egitea?
  8. Escuela-ko zutabeak (2008tik 2011ra Escuela aldizkarian ateratakoen aukeraketa)

Guztien artean nolabaiteko batasuna dagoen arren, atalka irakurtzeko ere aproposa da lana.

Aurkezpen-saioak antolatu dira, Bilbon eta Donostian, eta bihar arte, azaroaren 6a arte, bertara joateko izen-ematea zabalik duzu. Bestela ere, beti duzu liburua lortu eta irakurketaz gozatzeko aukera.

4 thoughts on “Daniel Cassany: “Sustraietatik zerura””

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *