Txio batean irakurri nion azaroan Pilar Kaltzadari (azkar doakigula denbora ezin uka)
Donostiako Iralera etorti naiz irakasleekin komunikazio-gaitasunez hitz egitera. Urduri…
— Pilar Kaltzada (@pkaltzada) November 6, 2013
Alegia, komunikazioan eskarmentu handikoa den arren (irratian, telebistan, komunikabideetan oro har, besteak beste), bazuen nolabaiteko ezinegona eta zirrara.
Beharbada, jendaurrean aritu behar dugunean, plazagizona izan arren, ohiturik dagoen irakaslea izan arren (kurtso hasierak, esaterako), badago honelako zerbait. Beti, edo ia beti. Eta agian, tentsio-pitin bat ere ez da txarra.
Portzierto, eta emakumeei plazagizon deitzea? Plazandre egon badago ere, ez du Euskaltzaindik oraindik onartu. Ez dugu esango ba, euskaraz ez dagoela hizkuntzan desberdintasunik