Karmelo Leizaola ikastola: izan zirelako gara

Blogosfera auzo bat bezala irudikatzen da sarritan; eta auzokideak ere badaude bertan. Horietako bat da Josi Sierra. Bere burua honela aurkezten du: “ikasle nekaezina“. Eta bere bidez dator gaurko sarrera.

Azterketa aurretik Errepublika garaiko kontuekin zebilela, Historia ikastea merezi duen galdetu zidan lehengoan semeak. Nik baietz erantzun, besteak beste, horrela hobeto uler dezakeelako egungo egoera. Eta Historiarekin eta historiekin gabiltzala, Karmelo Leizaola ikastolarenarekin egin dut topo; 1934n sortu zen, orain dela 80 urte, alegia. Kontatu nizun ikastola bateko lehenengo belaunaldikoa naizela; hortaz, ez harritu historia horretara jakinminez hurbiltzea.

Karmelo Leizaola

Garai hartako bi protagonista nagusienetakoak aurkeztu dizkigu Josi Sierrak: Karmelo Leizaola, eskolari izena eman ziona, batetik; Monika Lekunberri, irakaslea, bestetik. Ea bizirik dauden garai hartako ikasleen testigantzak ere jasotzen dituen laster galdakaoztarrak.

Azken bitxikeria; eskola haren planoa. Izan ere, espazioen erabilerak argitzen du sarri eskola baten nolakotasuna.

Auzolana blogetik hartutakoa
Oharra: argazkiak Auzolana blogetik hartutakoak dira.

2 thoughts on “Karmelo Leizaola ikastola: izan zirelako gara”

  1. Galdakaoko Karmelo Leizaola ikastolaren 80 urteurrena ezagutzera emoteko, ondo etorriko jaku, blog honetan egin dozun moduan, ekimena lau haizetara ezagutzera emotea 😉
    Mila esker Iñaki 😉

Leave a Reply

Your email address will not be published.