Argi dago “haurrak –eta ez horren haurrak– uda / ikasi” maiz errepikatzen diren gai horietako bat dela. Adibide gisa, [Enlace roto.]ea opor gehiegi duten galdetuz.
Berri gehiago ere agertu da egunotan; [Enlace roto.]. Izenburuan jasotzen dena, guraso zein adituen ahotan jarria, irakurtzea dela funtsezkoa eta haurrak “ez aspertzeko” aholkua. Hala ere, puntu deigarri bat: atsedena izatea ez da ezer ez egitea, eta “planifikazioa” aipatzen da. Ez dakit planifikazio honek udari xarmari kentzen ez ote dion. Edo egungo eskaerei erantzuten dien, baita umeen ustezko atsedenaldi horietan ere, eskolaz-kanpoko jardueren luzapena bailitzan.
Eta, aurreko guztiaren kontra etorriko balitz bezala, badago “betiko” ikuspegia, aberatsen (edo, behintzat, diru kontutan arazorik ez dutenentzat). Ez naiz atzerrian hizkuntzak ikasteari buruz ari, “ardi galduak” bide “onera” ekartzeko “barnetegi” berezi –eta garesti– horiez baino. Jende ezaguna egona da horrelakoetan, eta aurten [Enlace roto.]. Inoiz aipatu dizudan aditu batek, Jacksonek, eskolan derrigorrez egon behar dela idatzi zuen, koartelean eta espetxean bezala. Halako erakundeetan, ez dakit bakoitzaren osagarrietatik zer dagoen, egia esan.
One thought on “Eta udan zer?”