Poloniako errege hura eta bere “hizkuntza-eskakizuna”

Polonian egindako bidaian entzundako istorio bat dakarkizut gaurkoan, irakurle. Hain zuzen, Cracovian egindako bisitaldian izan genuen Haizea gida galdakaoztarrak kontatu zigun. Saiatu naiz beste bideren batetik aurkitzen baina ez dut lortu; beraz, erositako prezioan salduko dizut.

Bazen behin errege bat herrialde hartan, Ladislao (“el breve”). Eta poloniera indartzeko asmoz, azterketa bat jartzea erabaki ei zuen: herritarrek polonieraz lau hitz ezagutu beharko zituzten; bestela, lepoa moztuko zitzaien.

Ez dakit hizkuntza ikasteko motibazio nahikoa izan ote zen. Gaurko bideak eta ondorioak, zorionez, bestelakoak dira. Dena den, denboran bidaiatuz gero, egungo itzultzaile automatikoek laguntza itzela emango luketela iruditzen zait. Kontuan izan, badaezpada ere.

3 thoughts on “Poloniako errege hura eta bere “hizkuntza-eskakizuna””

  1. Kaixo Iñaki!
    Hemen utziko dizkizut hitzak:

    Soczewica : dilista
    Koło : gurpila
    Miele : eztia
    Młyn : errota

    Ez nituen esan, ezin ditudalako ahoskatu…Hobeto isilik egotea badaezpada…
    Goraintziak Haizea

    1. Edozein hitz izan zitezkeela pentsatu nuen. Beraz, Haizea, benetakoa da errege horren pasadizoarena.

Leave a Reply to Haizea Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *