Behin baino gehiagotan hartu dut parte Euskal Herriko Unibertsitateak udetan antolatzen dituen ikastaro eta ekintzetan. Baina aurten bestelako ikuspegi bat izango dut; izan ere, ikasle edota partaide soil gisa aritu ordez zuzendari izango nauzu tailer tankerako jarduera batean. Egia esan, zuzendari eta irakasle.
Arrazoi duzu, adiskide. “Nire gaia” izango da ardatz: ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza. Dena den, goi mailako bi lankide izango ditut tailerrean: Amaia Arroyo eta Lorea Fernández. Euskaldunak, doktoreak, gazteak (ni baino gazteago behintzat), adituak…
HABEren lankidetza du jarduerak. Eta oraingoan neguan baino arrakasta handiagoa izatea espero dugu. Jardun biko (b-learning) ikastaro hura ez zen aurrera atera, arrazoi desberdinengatik.
EHUko Uda Ikastaroen webgunean duzu informazio zabalagoa eta matrikula egiteko aukera; maiatzaren 31 baino lehen merkeagoa dela ez ahaztu. Elkar ikusiko dugu uztailaren hasieran Donostian?
Interesgarri oso…Benetan, hezkuntzako etorkizuna kontuan hartzerakoan, beharrezko ikastaro bat…Zorionak!
Zoritxarrrez, Peli, ez zen ikastaroa gauzatu, matrikulatu gutxi baitzegoen 🙁