2013 Agurra
2014 -1: Urte bete zurekin
2015 – 2: Bi urte hemen zurekin
2016 – 3: Hiru urte zurekin
2017 – 4: Lau urteren ondoren bizirik diraugu
2018 – 5: Bost urte zurekin
2019 –
Idazten hasita, aurreko urteurrenetan egindakoaren nahasketa bat aterako litzaidakeela pentsatzen hasi naiz, eta sarrerak berriz irakurri ondoren ustea areagotu egin da gainera: zenbat urte ote diren bizitzan blogaren urteak, blogeatzen segitzeko zalantzak, zer izan den bisitatuena edo arrakastatsuena, DEIAko auzo blogosferikoan dauden aldeak (blog batzuetan paperezko egunkarian ageri dena errepikatu ohi da baina ez guztietan) eta abar. Baina, laburbilduz, “hemen gaude eta poztutzen naiz”.
“Hemen gaude eta poztutzen naiz” eta zurekin ni ere bai. Zorionak eta animo, kolega!
Auzokideon artean behintzat, Peli, harreman ona 🙂