Erdi txantxetan edo erdi benetan, edo zuzenean erdirik gabe, esan ohi den esaldi hori etorri zitzaidan burura Pilar Kaltzadaren bidez topatutako Santileone-ren idazki bat irakurri nuenean, Gure semeak dagoeneko dakizkien gauzak (baina nire ahotik ikasi ez dituenak) izenburua duena.
Aparta! Gure semeak dagoeneko dakizkien gauzak (baina nire ahotik ikasi ez dituenak) | @ororostorm http://t.co/wMfviGb1LD vía @zuzeu
— Pilar Kaltzada (@pkaltzada) November 27, 2013
Eta konturatu naiz azpiko curriculumaz edo curriculum ezkutuaz zerbait kontatu nizula martxoan. Hezi, zentzurik zabalenean, gizarteak hezten du. Edo, José Antonio Marinak jasotako Afrikako esaerak dioenez, tribu bat behar da haurra hezteko.
Zenbat eta zenbat aldiz ez ote zaigun gertazen? Mila esker beti adi egoteagatik
Ezin ukatu, Pilar, behin baino gehiagotan txoko honetako sarrerak idazteko “etorri-iturri” zarenik 😉