Blog hau sortu nuenean ez nuen horren berririk izenburua jartzerakoan; Sarean niri buruzko zertzelada laburrak jartzeko zer idatzi pentsatu behar izan nuenean ere ez. Egia esan, irakurle, gaur jakin dut Susana Llunaren txio bati erreparatu ondoren.
«Un buen docente es ante todo un estudiante infatigable».
Delicioso este «Clásicos para la vida» de Nuccio Ordine pic.twitter.com/IV8pfkqQUc
— Susana Lluna (@susanalluna) 11 de enero de 2018
Hau honela, ez dakit irakasle ona izan naizen edota naizen. Baina blog honen esparru finkoan ageri denari jarraikitzen saiatzen naizela ezin ukatu.
Bizitza osoan ikasteko asmoa dut, joan den mendean jaioa izan arren.
Hala eta guztiz ere, baten baten galderari aurre hartuko diot badaezpada: aspaldi besterik esan arren (seme-alabak unibertsitatera heltzean saiatuko nintzela, alegia) kimikan gradua lortzera ez naizela iritsiko uste dut. Uste esan dut?; ziurtzat jo dezakegu. Eremu horri utzi nionetik mundua zeharo aldatu dela sumatzen dut. Zer esaten da ezagutzaren bilakaeraz? Hona hemen duela ia 10 urte Pedro Miguel Etxenikek adierazitakoa.