Duela gutxi New Yorketik ibili naiz. Eta, desbideratze profesionalaren eraginez agian, bertako “paisaia linguistikoari” erreparatu diot besteak beste.
Metroan deigarria iruditu zait hezibide onari eta elkarbizitzari buruzko irudi eta mezuen kopurua. Horrelakoak garraiobide publikoetan agertzeak aditzera ematen du, antza denez, garai batean ez bezala, bestelako bideei ekin behar zaiela honelako heziketa indartu eta hedatzeko.
Baina, hara non, Bilbora itzulita, antzeko kanpaina bat hasiko da hemengo autobusetan. Kartelak geltoki eta autobusetan jartzeaz gain, aktoreak ibiliko dira zenbait astez autobusetan ([Enlace roto.]). Madrilen ere ikusi ditut azken boladan gizarte-hezkuntzaren bidetiko portaerak sustatzeko kartelak eta mezuak kaleetan.
Eta, bitartean, neure buruari galdetzen diot, ea horren gaizki gabiltzan hezibide onean, eta zentzuan bide batez, berori sustatzeko kanpaina egin behar direnetan, Bilbon, Madrilen eta New Yorken behintzat. Bestela esanda, zer irakatsi eta ikasten da eskoletan orduan, zer familiaren esparruan, zer gizartean oro har, hiritarrak izateko bidean, horrelako ekimenen beharra dagoenean? hau lehen nola egiten zen?