Egun ez gaitu harritzen, baina ez dira hainbeste urte ez zela horrela. Beharbada zahartzen ari naizen seinale izango da, lagun hori, baina nire bizitzako bi unetan aitzindari edo izan nintzela ari naiz konturatzen. Gertatutakoak joan den mendekoak dira, XX. mendekoak alegia.
Lehenengoa, ikastola garaikoa. Izan ere, Begoñazpi Ikastolako lehendabiziko belaunaldiko kideetako bat nauzu. Hasieran lehen hezkuntza, handik lasterrera OHO (edo EGB) izango zena, 1970 Legean ezarritakoaren arabera.
Bigarrena, EHUko Zientzia Fakultatean eman ziren hastapenetan ikasle gisa; bigarren belaunaldiko ikasle Kimikan, hain zuzen ere.
Laster beteko da 2010an eginiko ospakizun nagusiaren hirugarren urteurrena. Bereziki sortutako Euskal lerroak abian blogean duzu eskura informazio ugari interesaturik bazaude; neuk ere kontatu nuen aldez aurretik pasadizoren bat. Eta lekuko bizi zein isila badugu 2010 hartatik: Leioako Campuseko arboretumean dagoen espiral aureoa.
Aurrerantzean bi garaiotako besteren bat kontatuko dizut, ez izan zalantzarik.