Eskatzea libre ote?

Atsotitzak halaxe dio: “eskatzea libre da, ez ematea ere bai”. Baina ez dago horren argi, –dirua eskatzea, behinik behin– asteotan komunikabideetan ikusentzun eta irakurri ditugun berriak aintzat hartuta.

[Enlace roto.], Norvegian (eta ez naiz Bilboko Olabeaga auzoaz ari, bertakoek izen hori erabiltzen duten arren) eskaletasuna debekatzekotan dabiltza; horrela ulertuta, -tasuna baino -keria hobeto legokeelakoan nago. Askoz hurbilago, elizetan eskaleei dirurik ez emateko eskatu zuen Bilboko Elizbarrutiak [Enlace roto.] (ene, honetarako ere “eskatu” erabili behar izan dut) Azpian indarkeria eta mafia kutsua suma daitekeela defendatuko duenik egongo da;  diskriminazioa eta askatasunaren kontrako jarrera argudiatuko dute beste batzuek. Edonola ere, ibiltzen naizen eremuetan behintzat, kalean edo esparru publikoetan eskaleena gora doan fenomenoa dela iruditzen zait; zer esanik ez, hiri handiagoetan, adibidez Madrilen oro har eta bertako metroko bagoietan bereziki–.

saracd_20 Flickr-en (CC lizentziapean)

Mugak jartzearena, gainera, kaleetan diharduten beste batzuei ere zabaldu nahi zaiela ez dezagun ahaztu. Kalean musikari aritzeko azterketak ezarri nahi izan ziren arestian aipatutako hiriburuan. Eta, seguruenik, joan den mendean Santa Ageda bezperan kantari ateratzeko baimena eskatu beharko zitzaien kalea beretzat zeukatenei.

Agian, dirua eskatzen ere ikasi beharko… maileguetako klausulak ulertzetik hasita. Negar egitea ere libre ei da.