Hezibide ona, non?

Duela gutxi New Yorketik ibili naiz. Eta, desbideratze profesionalaren eraginez agian, bertako “paisaia linguistikoari” erreparatu diot besteak beste.

Metroan deigarria iruditu zait hezibide onari eta elkarbizitzari buruzko irudi eta mezuen kopurua. Horrelakoak garraiobide publikoetan agertzeak aditzera ematen du, antza denez, garai batean ez bezala, bestelako bideei ekin behar zaiela honelako heziketa indartu eta hedatzeko.

Baina, hara non, Bilbora itzulita, antzeko kanpaina bat hasiko da hemengo autobusetan. Kartelak geltoki eta autobusetan jartzeaz gain, aktoreak ibiliko dira zenbait astez autobusetan ([Enlace roto.]). Madrilen ere ikusi ditut azken boladan  gizarte-hezkuntzaren bidetiko portaerak sustatzeko kartelak eta mezuak kaleetan.

Eta, bitartean, neure buruari galdetzen diot, ea horren gaizki gabiltzan hezibide onean, eta zentzuan bide batez, berori sustatzeko kanpaina egin behar direnetan, Bilbon, Madrilen eta New Yorken behintzat. Bestela esanda, zer irakatsi eta ikasten da eskoletan orduan, zer familiaren esparruan, zer gizartean oro har, hiritarrak izateko bidean, horrelako ekimenen beharra dagoenean? hau lehen nola egiten zen?

One thought on “Hezibide ona, non?”

  1. Atzo lagun batek facebooken argazki bat jarri zuen non mendian personajeren batzuek utzitako bizikleta kamera bi agertzen ziren señale baten eskegita… Tristea mendiaz disfrutatzera doan norbaitek horrelako zeozer egitea, tristea eta harrigarria, disfrutatzen duzun horren kontra egiten baita horrela…
    Erantzukizuna eurena bakarrik izanda ere, oso gaizki uzten gaitu inguruan gaudenoi, bereziki ganorabako horien ingurukoei, gehienetan isilik gelditzen baikara.

Leave a Reply to xa2 Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *