Halaxe galdetu zidan lehengoan kanpoko ezagun batek, euskaraz ez dakien batek alegia: ea gure hizkuntzan horretarako hitzik bageneukan. Begiratzen hasi nintzela aitortuko dizut, irakurle, ea zer zen. Haur txikiekin beste modu batera hitz egiten omen da (edo dugu); hizkera modu horri, hain zuzen, baby talk deitu zaio, edo motherese. Genero-ikuspegia dela-eta, parentese ere bai, eta ikerketa-esparruetan, aldiz, child directed speach (CDS) ei da erabiliagoa.
Hala, gaztelaniaz, eta ingelesetik itzulpena eginda, maternés ere erabiltzen da antza denez, Lola Ponsek idatzi duenari jarraikiz, adibidez.
Euskararen eremuan, berriz, Hizpide aldizkarian aurkitu nuen honen inguruko artikulu bat, 49. zenbakian hain zuzen; Juan Jose Zubirik idatzitako “Haur hizkeraren erabileraz”. Artikulu horretan, ama hizkera eta haurrei zuzendutako hizkera hitzak ageri dira.
Gaur egun, haur-hizkera da nagusitu dena antza, besteak beste Euskaltzaindiaren webgunean ageri denari erreparatuz. Edonola ere, argiagoa agian baina “maternés” hori baino prosaikoagoa dela ematen du.
Hona hemen bertatik jasotako hitz batzuk:
apapa (kalera)
apatx (eseri)
ñañan egin (jan)
pa (musua)
pupu (mina)
taka-taka (oinez (ibili))
txitxi (haragi- edo arrain-zatia)
Besterik ezagutu edota erabiltzen al duzu?
Guri txikitan “tan-tan” esaten ziguten kalera joaterakoan, pasiran.
Baina es “tas-tas”, ezta Jon? Hori bestelakoa zen 😉
Txin (txanpona)
Eta gerora, “txin txin, diruaren hotsa” 😉
A, zer interesgarria! Ez nion gai honi inoiz arreta jarri, baina merezi duela uste dut. Batez ere, ea beste hizkuntzekin hitz komunak badauden…
“mañak”, sollozos
Guk “ mañak” deitzen doguz fundamento gabeko negarkeriari