Euskarak Interneten ere bizirik iraun behar duela ez dut kolokan jarriko, jakina. Izan ere, hor ditugu egungo plaza nagusietako batzuk (herrixka globalarena, agian, labur geratu da) eta garai batean aurrez aurre egiten ziren solasaldien esparru berriak puri-purian daude. Ekimen ugari egin da eta egiten da hasieran esandako helburuari begira. Horretarako adierazleak ere baliatzen dira. Alderdi honetatik, ez dakit zein mailataraino izango den baliozkoa sumatu dudan gertaera bat. Baina nolabaiteko arrakastaren zantzua badela iruditzen zait.
Nork ez du jaso bere e-postaz ukaezina dirudien herentzia, sari, negozio edo antzeko zerbaiten berri? Eta zein hizkuntzatan heldu zaizkizu horrelako mezu susmagarriak? Hasiera batean ingelesez, nik uste; geroago, gaztelaniaz ere bai, baina akats nabariak zituzten testuak baliatuta. Testu horiek, dena den, gero eta egokiagoak direlakoan nago. Halaber, mezu susmagarriena aipatu nuen batean, hizkuntzari erreparatzea garrantzitsua zela esan zidan adiskide batek.
Sustatu-n irakurri nuen sarrera: Euskarazko spam neuronala, hau bai kalitatea! Laburbilduz: mezu susmagarriak euskaraz ere bidaltzen dituzte honez gero. Esparru zabaletan ari diren batzuek gure hizkuntza ere kontuan hartzen dutela ematen du; ondo ari gara. Txanponaren beste aldea: ez fidatu euskaraz dagoen guztiaz. Adi, beraz.
Portzierto. Aurrekoan Hizkuntzen Nazioarteko Egunaren berri eman nizun. Egun batzuk geroago, itzulpengitzarena izan zen. Hala ere, ez dut uste mezu susmagarriena ospakizunen artean egongo zenik, ezta?
Ez badaukagu ia euskarazko telebista katerik ezta ia egungaririk ezta aldizkaririk, ezta komikirik, ez irrati katerik, ez ezer, … nola edukiko degu euskerazko internet bat ta internetek dauzkan programak.
Spam-ak euskeraz? egongo dira gaur egun, “edozein makinak” egin dezake hori, baina benetan interneten euskera erabiltzea, ez det uste. Ez bai dago baserik.
Euskera nere ustez galdua dago jada esparru guztietan, ta gero ta gehiaho, hor daude datuak, jakin bai, erabili …
Ongi etorri hemendik, Neronek (nor zaren jakitea nahiago nukeen arren).
Galdua edo biziago dagoen hizkuntza… datuen irakurketaren arabera (eta urteotan horren inguruan zerbait idatzi dut hemendik ere bai). Ematen du nik botila beteagoa ikusten dudala zure aldean, erdi betea behintzat. Halaxe adierazi nahi izan dut sarrera honetan: spam-a euskaraz egiten hasi badira, arrazoiren bat egongo da, ezta?
Kaixo Iñaki, “anonimatoan” jarraituko det.
Spam-a euskeraz egiteak ez dauka arazo larregirik, agian euskal gobernuei, diputazioei, udaletxeei dago zuzenduta gehien bat.
Nik botila erdi hutsik ez ia hutsik ikusten det, proba bat egunkari honetan daukazu, “abertzaleentzat” gaztalaniaz egindako egunkari bat, euskeraz ba daukagu bat “berria”, zenbat ale saltzen ditu?. Ta Deian, beren blogak gaztelaniaz idazten dute gehien bat baita, ta %95 erantzunak gazteleraz idatzitako blogetan dira.
Botxoan agian orain dela 40 urte baino euskera gehiago entzungo da, baina betiko herri euskaldunetan, gero ta gutxiago, joan Gernikara, Bermeora, Azpeitira, Mutrikura, Tolosara, … nortzuk egiten dabe euskeraz?, ume txiki txikiak eta zahar jendeak, orain dela 40 urte denak egiten zuten, nire herrian guardia zibilen kuartelilloa zegoen ta batek baino gehiago euskera ikasi zuen, hemengoekin eskondu ta gero, ikastola edo ikastetxeko patiotean gaztelania entzuten da gehien bat, eta gurasoen artean zer esanik ez.
Izan ere, esparru honetan euskara gutxi agertzea izan zen blog honen sorreraren arrazoietako bat. Dena den, nire beste blogean euskara gutxiago agertzea izan da ondorioa. Txanponaren bi aldeak berriz.