Euskara ikastea behin baino gehiagotan izan dugu hemen hizpide. Eta hizkuntz ohiturak ere bai. Horren ildora, blogosferan irakurritako bi ekarpen dakarkizut gaurkoan, lagun hori.
Lehenengoa, joan den uztailekoa da, Xarxatic webgunekoa. Itzulpen automatikoen garapenaren eta hedapenaren harira, beharrezkoa al da hizkuntzak ikastea?
Bigarrena, Mar Galindoren (@marecica Sarean) eskutik love & linguistics blogean. Futbolaz eta hizkuntzez aritu da, eta, bertan, esparru horretako zenbait famaturen jokabideez idatzi du, esate baterako Beckhamek zergatik ez zuen gaztelera ikasi murgiltze-egoeran egon arren.
Seguruenik, futbolean euskaraz? idatzi nuen bezalaxe, futbolariak euskaraz gaiak mereziko luke idazkirik.
One thought on “Hizkuntzak ikasi?”