Hilaren 17an egin zen Bilbon IKTak eta euskara gaiaren inguruko mintegia. Egin dute laburpena Irekian; dagoeneko hasi da Josu Orbe (@jorbe) bertan gertatutakoari buruzko erreferentziak jasotzen; Pello Urzelai eman du Berriaro blogean bere da iritzia… Ruben Olveirak bere laburpena egin zuen Deian… gazteleraz (eta Iñaki Anasagastik bere blogean jaso): [Enlace roto.].
Egunean zehar, maiz hartu nuen susmoa nor bere liburuaz hitz egitera zetorrela izan zen. Hala ere, gogogoeta batzuk. Lehenik eta behin, Patxi Baztarrika sailburuordeak eginiko adierazpen bat egin zitzaidan deigarri: euskararen bizi-iraupena ziurtaturik dagoela, baina bizi-poza ere beharrezko duela.
Gainontzeko partaideek esandakoetatik, Google enpresako ordezkariak esandakoa ekarri nahi dizut. Bai, Google erraldoiak batzuetan aurpegia ere ba omen dauka; Luis Colladorena mintegi honetan. Hiru oinarri aipatu zituen: erabiltzaileak, erramintak eta edukiak. Bere esanetan, hirugarrenean ei dabil euskara hankamotz. Bestalde, Microsoft eta Google izan ziren, besteak beste, mintegian. Biak enpresa handi-handiak, eta negozioaren bila ibiltzen direnak, jakina. Euskarazko produktuak lantzeko ba ote dago nahiko merkaturik? (edo balizko etekinik, jakina)
Erremintak egon badaude, maila batean; hala ere, bertan esandakoetatik erabilera ez dator errealitate horrekin bat. HABEren ordezkariak aipatu zuen erakundeak dituen webguneetara iristen direnetatik % 17ak baino ez duela nabigatzailea euskaraz konfiguraturik; Izenperenak, berriz, dexente jaitsi zuen portzentaje hori.
Laburbilduz, ziberespazioan ez gara azkenak… baina badago bidea egiteko, autokonplazientzia alde batera utzita. Hizkuntza handiek guztiz jan ez gaitzaten, behintzat.
Eguneratuta wikia 😉
Pena bat izan zen baina ezin izan nuen joan, nahiz eta izena emana izan 🙁