Irakaskuntzari buruz ikasi ditudan hiru gauza

Horrela deitu zuten Catalunyako Universitat Obertak eta Jaume Bofill Fundazioak indarrean jarritako ekimena. Pere Marquesen blogaren bidez izan nuen horren berri; berak erantzun zuen, bere esparruko ekarpenak eginez nagusiki. Jakin badakit Daniel Cassanyk ere erantzun zuela (bai, Sustraietatik zerura liburua idatzi zuen berberak)

Garai batean, 2008an hain zuzen, antzeko zerbait galdetu genuen Heziberri zeritzon ekimenean: gazteen erronkak 2025an (gero eta hurbilago dago data, portzierto). Orduko ekarpen bat ere ekarri nizun esparru honetara, Jose Mari Lasarena hain zuzen.

Noticias de Alavan argitaratua

Ez dakit, irakurle, zein mailataraino izango zaren irakaskuntzan aditu. Baina, aritu, ikasle gisa bada ere, seguru baietz. Beraz, izenburuko galderari erantzun nahi badiozu…

Oharra: ez da beharrezkoa Pereren luzerako erantzunik… nahi ez baduzu, behintzat.

Euskara jolaslekuan ez (eta hortik kanpo?)

Aurreko astean futbolaren esparrua aipatzen genuen. Gaur, berriz, ikasgelak eta jolaslekuak hartuko ditugu behatokitzat euskararen erabilerarako. Izan ere, jaso berri ditudan Euskararen Berripaperaren 225. zenbakian eta Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 80. zenbakian izan dut Arrue proiektuaren eta berorren emaitzen berri*. “Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera ikertzeko lan-ildo bat da” proiektu hau eta “Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek euskara nola eta zenbat erabiltzen duten jaso du” .  Dena den,  onartu behar ez dela azken orduko berria eta urtarrilean oharkabean pasatu zitzaidala ([Enlace roto.])

Arrazoiak arrazoi, nire susmoak baieztatzera dator ikerketa; are, egoera uste nuena baino eskasagoa dela ematen dit. Eskoletan, gaztelera nagusitzen da aztertutako bi mailetako ikasleen gelaz kanpoko harremanetan; beraz, pentsatzekoa da eskola eremutik at joera areagotu egingo dela. Eta kezkatzeko beste puntu bat: maila altuagoan, klasean ere nagusitzen da gaztelera, nahiz eta euskara erabili irakasleengana zuzentzeko.

Euskara, eskola eta umeekin lotzen bada, gaizki goaz nire ustez: aspaldiko garaietan bezala, funtsezko kontuetan ganoraz aritzeko, diruaz esaterako, gaztelania (edo ingelesa orain, aukalo) Baina, aspaldi idatzi nuen bezala, ez dut museo batean bukatu nahi.

deia.com-en ateratako argazkia

*Arrue proiektuari buruz berri zabalagoa izan nahi baduzu: