Kortxoa eta aingura

Horixe da Helduen Euskalduntzearen 2013/2014 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan Bernardo Atxagak hilaren 13an eman zuen hitzaldiaren izenburua. Eta honela aurkeztu zuten aldez aurretik hitzaldi hori:

Behin eta berriro aritu gara euskaldunok gure hizkuntzaren garrantzia aldarrikatzen, eta aldarrikapen horretan gogoan izan dugu beti, aitortua edo aitortu gabe, bestelako ustea dutenen galdera zakarra: Zergatik eutsi hizkuntza txiki horri? Zergatik erabili asteroide bat besterik ez den hizkuntza, alboko beste hizkuntza handi batzuk, gaztelania eta frantsesa, ezagutzen dituzuela? Erantzunak eta argudioak ugariak izan dira historian barrena, batez ere XX. mendean; baina orain irakurrita, XXI. mendean, haietako askok arinak dirudite, kortxoak uraren gainean. Badira ordea, aingurak ere, arrazoi sendoak eta seguruak, eta haiei heldu behar diegu euskararen etorkizunari begira.

deia.com-en argitaratutakoa

 

Hala ere, beste bide batzuetatik ekin zion hitzaldiari, eta aingura zein kortxoa, zentroa eta bazterra azkenean aipatu arren, politikari aipu ere eginez, itzulpenari eman zion garrantzia ekarri nahi dizut gaurkoan.

Zubiaren metaforarekin irudikatu zuen itzulpena, zubi hauskorra gainera. Bi eremu lotzen dituena, oso zabala bata (erderena), txikia bestea (euskararena) Oso lurralde ezberdinak.

Euskara idatziari edo irakurriari erreparatuz, ia gehiena euskara itzulia dela esan zuen Atxagak. Hala, euskararen auzia, itzulpenaren auzia litzateke. Are, itzulpena ona ez bada, zaila dela erabiltzea.

Proposamenak ere luzatu zituen, hala nola itzulpenak sinatuak izatea, itzulpenak kontrolatzea (baita kontrolatzaileak kontrolatzea ere), itzulpena talde-lan gisa izatea… Eta idea zoro bezain iraultzaile eta, agian, faktore biderkatzailea izan lezakeena: aktak eta horrelakoak itzultzen aritzen direnak (inork gutxik irakurtzen baititu) Wikipedia itzultzen hasiko balira?

Ahozko jardunak

Ez da gauerdiko ahuntzaren eztula izan Buenos Airesen Ana Botellaren jendaureko jarduna. Horren ondorioz etorri diren isekak ere ez dira makalak izan, nahiz eta Sarean aldekorik ere aurkitu dudan (zenbat buru…); Eduardo Pérezek, @hombrelobok, idatzitako sarrera, esaterako edo Txipik Rajoyren jarrera eta harena konparatzean idatzitako txioa.

Zertxobait urrutiago begiratu nahi dut gaurko sarreran –egia ere bada sinestezina dirudiela egungo gizartean eta munduan goi-mailako ordezkaritza dutenek zerbitzari xume askori eskatu ohi zaiona ez betetzea– eta Botella anderearen diskurtsoari pare bat xehetasuni erreparatu. Aukera guztiak dira onak ikasteko.

Deia.com-en argitaratutakoa

Bere diskurtsoak ez omen du ondo funtzionatu. Aditu batzuek [Enlace roto.] aztertu dute, El Mundo-k jasotako berrian. Eta arrazoi gehiagoren bila, nire ustez, ez da zuzentasuna besterik gabe, edo soilik intonazioa eta ahoskera (baten batek esango du neure buruaren alde egiten ari naizela, ingelesez hitz egiten saiatzen naizenean, gazteleraz bezala, nire jatorria nabaria delako).

Neure ikuspegitik, eta ez hitzezko komunikazioa alde batera utzita (buruz ikasitakoa dela sumatzen da, gainera), egokitasunean ere huts egin du; ez zaio testuinguruari behar bezala lotu. Ematen dit gehiago erreparatu ziola zer esanari, noiz, nori, non eta zertarakoari baino; egoera informal batean ontzat har liteke, seguruenik, gaitasun linguistikoa kontuan izanda. Diskurtsoa ere ez dut uste aberatsa denik (esaldi laburrak, eta sinpleak, besteak beste)

Laburbilduz, ez da nahikoa gramatikaren arauak errespetatzea. Hiztegiarena… eman dezagun nahita eginikoa dela, baina nik ez nuke esango Madrilgo berezitasunik ezagunena kafekonletxea denik.

Urrutiko hezkuntza beherapenetan?

Ala online da merketuz “saldu” nahi dena?

Kontua da, lagun hori, azken boladan e-postaz eskaintzak bidaltzen dituzten zenbait webgunetan utzi ditudala datuak (eta zuk?). Era guztietatakoak dira, aisialdiarekin loturikoak normalean: jatetxeak, hotelak, bidaiak, masajeak… Baina bestelako produktuei buruzko informazioa ere jaso ohi da.

OnlineClock Flickr-en

Hala, kontu bat suertatu zait oso deigarri egunotan eskaintza horiekin: ikastaroak “salgai”, on line, itzeleko beherapenekin; % 96a ere kasuren batean. Ez dakit gaia den –horietako bat ditxosozko community manager izateko zen, esaterako–, ala ingurunea bera: bigarren mailakotzat jotzen da urrutiko hezkuntza?

Sarri esaten dut lizentziatura-ikasketak urrutiko hezkuntzaren bitartez egin nituela; arrakastaz, gainera.  Gerora, online osagaia zuen ikastaroren bat diseinatu eta tutorizatzea ere egokitu zait. Ez da erraza, jakina; hala ere, eta zailtasunak zailtasun, egingarria bai. Baina hortik beherapenetan jartzeraino…

Itzulera

Ez naiz blog honi buruz ari, jakina, uda osoan ondoan izan baituzu ohiko maiztasunaz eguneraturik gainera. Bestelako itzulera bat dugu gaurkoan mintzagai.

Noticias de Gipuzkoan argitaraturikoa

Astelehenean, lanera nindoala, zalantza nuen zein zen egunari egokituko litzaikoeen musika; ez jakina, bikini beltza. Izenburuak kontuan izanda, gehiago zen goizeko euri artean edo egun motela. Eta, egunkarietara helduta, hor zegoen Deian [Enlace roto.] edota asteartean [Enlace roto.]. El Paisen aspaldi argitaratua dute [Enlace roto.].

Areago oraindik. Hipermerkatu eta bestelako dendetan boligrafo eta koadernoek hartu dute erakustokietan lekua. Urtaroak eta eskolara itzulera gogorarazten digun enpresa ezaguna (ez dut izena aipatuko, ez da beharrezkoa) hor dabilkigu dagoeneko leloa errepikatzen.

Kontrajartzen ari garela ematen du: ikasi vs oporrak, eskola vs ondo pasatzea. Eta abar. Baina, duela pare bat hilabete inguru idatzi nuen bezala, udan, bizitza osoan, ikastean ez dago parentesirik, ezta eguraldiagatik ere. Itzulera “goxoagoa” edo “leunagoa” izan dadin emandako aholkuetan (ikus el Paisekoa), kontrajartze horiek baztertzea proposatzen dute, nolabait. Edo neuk hala ulertu nahi izan dut, behintzat.

Ozen irakurtzea

Ikasle garaian zenbatetan irakurri zenuen ozen? Agin, “irakurrarazi zizuten” izango (ala dizute, oraindik orain; niri, berriki, ingeles ikastaroetan esaterako) Eta zenbatetan egin duzu gerora? Haurrei ipuinak irakurri, besteak beste; elizan eta egitea ez ei dago horren puri-purian orain.

Ez dela zeregin erraza uste dut –ondo egitea, jakina– uste baino ohikoagoa izan arren. Horrexegatik gertatu zitzaidan deigarri herenegun deia.com-en irakurritako berria; [Enlace roto.]. XIX. mendetik dator zeregina eta iraultzak indartu egin zuen. Gizon-emakume guztien ondare izendatzea ere nahi dute; bertan hala onartu dute, jadanik.

deia.com-en argitaratua

Herri “aurreratuetan” hari musikala jarri ohi da maiz. Baina ez da berdina, ezta?