Hirurogeita zortzi, 68

Ez naiz 1968ko maiatzaz arituko, ez. Diruaz baizik. Ez dakit asko ala gutxi den pertsonako 68 euro esaten badugu. Baina hori da, antza, euskara sustatzeko 2012an pertsonako Erkidego Autonomoko Herri Erakundeek gastatutakoa; guztira 146 miloi, alegia. ([Enlace roto.])

deia.com-en argitaraturiko argazkia

Krisi garaian lehentasunak non dauden eztabaidatzea ere normala da. Eta nork bereari begiratuko dio; izan ere, diru-partida hau beherantz joan da murrizketekin batera. Beste bitxikeria bat: hiriburuetako hiru udaletatik, Bilbok egiten du arlo honetan biztanleko ekarpenik txikiena.

Elebitasuna garestiagoa omen da, baina aberatsagoa. Eta inon baino gehiago ari gara horretan inbertitzen. Hala bedi. Baina, benetan, neurtezina, bakoitzaren ahalegina. Gauza batzuk, Mastercard-en iragarkia gogoratuz, ezin direlako erosi.

Interes bizia baduzu, Irekia webgunean dago ikusgai Legebiltzarrean sailburuordearen agerpen osoa (bi ordu luze)