Silent books irakurri nuen Ximena Miranda adiskideak idatzitako sarrera batean. Euskaraz nola izan zitekeen hasi nintzen begira eta liburu isilak aurkitu nuen Euskal Idazleen Elkartearen Uberan webgunean.
Liburu isilak. Oso irudi polita iruditzen zait. Askok isiltasunean ere irakurri ohi du, liburuen edukiez nork bere buruan hitza, irudia eta soinua jartzen duen bitartean. Liburutegietan ere isiltasuna izaten da nagusi. Eta, honekin ari garela, gogora dezagun atzo ospatu zela Liburutegien Eguna.
Irudia: Vancouver Public Central Library. GoToVan Flickr-en
Azken finean, hitzik ez edo hitz gutxi duten liburuez ari gara liburu isilak diogunean. Izaera narratiboa izaten dute nagusiki eta haurrentzakoak dira normalean. Hala ere, arestian aipatutako testuan, hizkuntzen eskoletan erabili ahal direla erakutsi nahi izan du Ximenak.
Gaia interesatu bazaizu edo zertxobait sakondu nahi baduzu, Irakasbil atarian duzu berri zabalagoa.