Egoera deskribatu dizut, irakurle lagun hori: auzo bateko jaiak; eguraldi ona, udako azken eguzki-printzak. Lehiaketa gastronomikoa egiteko egoera ona. zuzen. Hamaika talde, txangoan baleude bezala ondo hornituak lanerako eta ondorengorako: tresneria aproposa, aulkiak, mahaiak, eguzki-oihalak, hozkailu eramangarri horietakoak… Ohiko postala.
Ondorengoa izan zen nire ustekabea. Bazkalorduan, jaietako talde baten kamisetan soinean daramatzen emakume gazte batzuk umeak “zaintzen”, hauek mahaien inguruan eserita baitzeuden… janari lasterreko toki batean.
Urtebetetzea ospatzen? Agian, baina ordutegiagatik ezetz esango nuke –edonola ere, lehen ez zirela horrela ospatzen ematen dit–. Marmitakoa gustuko ez? Seguruenik.
Baina, bata zein bestea izan –ados, jakiak erostean errorea ere egon zitekeen kalkuluan, baina euskaldunok ezagututa, hau ere arraro samarra–, kultura gastronomikoaren adierazle, ezta?