Polonian egindako bidaian entzundako istorio bat dakarkizut gaurkoan, irakurle. Hain zuzen, Cracovian egindako bisitaldian izan genuen Haizea gida galdakaoztarrak kontatu zigun. Saiatu naiz beste bideren batetik aurkitzen baina ez dut lortu; beraz, erositako prezioan salduko dizut.
Bazen behin errege bat herrialde hartan, Ladislao (“el breve”). Eta poloniera indartzeko asmoz, azterketa bat jartzea erabaki ei zuen: herritarrek polonieraz lau hitz ezagutu beharko zituzten; bestela, lepoa moztuko zitzaien.
Ez dakit hizkuntza ikasteko motibazio nahikoa izan ote zen. Gaurko bideak eta ondorioak, zorionez, bestelakoak dira. Dena den, denboran bidaiatuz gero, egungo itzultzaile automatikoek laguntza itzela emango luketela iruditzen zait. Kontuan izan, badaezpada ere.
Euskararen Nazioarteko Eguna atzo. Egutegia lepo dago egun europearrez eta nazioartekoez (besteak beste, atzo bertan ezgaitasunen nazioartekoa ere ba omen zen) eta berorien balio zein zergatiez luzeago mintza gaitezke. Hala ere, errepara diezaiogun hasierakoari.
Eguna bera egunkarietan ere soma genezakeen; DEIAk, esaterako, lehen orrialde bikoitza izan zuen atzokoan horietako bat euskara hutsean izanik. Euskararen presentzia zertxobait handiago, oro har. Eta, honetan ere hedabideak bat, euskaldun berriei eginiko elkarrizketak. Adibidez, txoko honetatik agertutako Reyes Prados toki batean baino gehiagotan azaldu zen.
DEIAn bi pertsonari egin zitzaien elkarrizketa. [Enlace roto.]luzeagoa [Enlace roto.] baino; tituluak ere desberdin. Grezian bizi eta gaztelera-irakasle den Leonor Quintana bilbotarrak euren hausnarketa edozein hizkuntza-ikaslerentzat interesgarria dela zioen. Neuk, behintzat, atalen bat azpimarratu nahi dut.
Bien motibazioa argi ageri da; desberdina, seguruenik, baina motibazio sendoa. Testuinguruaren garrantzia suma daiteke, baina ez da ezinbestekoa (Euskaldun berriaren baladako protagonista ere Barakaldokoa genuen) eta familiaren sostengua azpimarratzen dute biek, baita ohituren pisua ere. Euskalkien auzia eta zer eredu irakasten den ere ageri da neurri batean.
Ikasle eta irakasle naizen aldetik –hala adierazten dut sarri– batek esandakoarekin bukatu nahi dut. Gazteagoekin ezagutzak partekatzea umiliagarria ei da (edo izan ei da) berarentzat berriaren arabera; desberdinekin eta desberdinengandik ikastea aberasgarri ulertzen dut neuk.
Orain dela hiru bat aste euskara ikasteko motibazioez aritu nintzaizun; integratiboaz eta instrumentalaz, besteak beste. Eta, Bilboko Aste Nagusian jartzen diren txosnetako batean ikusitako kartel (handi) batek gai berera narama gaurkoan.
Komunikazio-tresna bada hizkuntza. Ikuspegi horretatik, beraz, tresnatzat har liteke. Neure kasuan, ohiko lan-tresna ere bai. Baina gogor bezain deigarri egin zait horrela idatzita ikustea. Izan ere, sentimenduekin lotuago ikusi izan ditut horrelako aldarrikapenak.
Agian, denbora berrien seinale. Zertarako bat beharko dugu, akaso, motibazioa indartzeko. Edota zirikatzeko propio eginda –ala balitz, nirekin helburua betea–. Bihotzarena, garai erromantikoagoetarako hobe?
Utilizamos "cookies" propias y de terceros para mejorar su navegación y mostrarle publicidad relacionada. Si continúa navegando acepta su uso.AcceptarLeer más
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.