Halaxe irakurri nuen lehengoan kaletik nindoala iragarki batean, ingelesez. Urrutitik horiexek ziren ondo ikusten ziren hitzak, letra handian idatzita baitzeuden. Lelo ona, pentsatu nuen, ikasi eta gozatu elkartzen dituen ikuspegiak.
Hurbildu ahala, testu gehiago ikusi nuen. British Councilek egindako propaganda zela lehenengo, ikurra agertzen baitzen. Neure kolkorako pentsatu nuen kanpaina interesgarria zela. Baina, ondoren, letra txikiagoz, ume eta nerabeentzat zela. Hasiera batean gazteentzako ikuspegi hori helduentzat zabaldu ote daitekeen galdetu nion neure buruari, eta handik lasterrera erantzuna: lelo bera helduentzako ikastaroetarako ere bai (tira, “heldu” gaztea zen modeloa)
Ongi etorri, beraz, ikaskuntza modu erakargarrian planteatzeako asmoa (halaxe izango ahal da!) Gozatu, alegia, nahiz eta pertsonaren helburuak, zilegi izateaz gain, serioak izan. Bai bai, letra odolaz sartu ohi zen, baina modu hoberik badago, ezta?