#Txiotesia2 lehiaketan partaide

Tesi bat egiten ari zarenean sarri antzean galdetzen dizute ea zertaz den. Laburtzen eta errazten saiatzen zara, solaskidea eta testuingurua kontuan hartzen baina, hala ere, gehienetan aurpegi arraroak sumatzen dituzu.

Oraingoan, areagotu egin da erronka. “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” antolatu du Unibertsia.net atariak bigarren urtez. Laburbilduz; asmoa, ikertzaile euskaldunek  egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea. Zeregina, berriz, motza bezain zaila: tesia, urtetako lana alegia, 6 txiotan kontatzea #txiotesia2 traola erabilita. 6, ez gehiago eta ez gutxiago, azaroaren 18ko 9etatik 21ak arteko epean. Bi sari emango ditu epaimahaiak: txiolari ulergarriena eta txiolari originalena.

Badakizu horrelako erronketan erraz sartzen naizela buru-belarri. Areago, laburtze lan hori modu originalean egiteko, kopla bidez egitea bururatu zitzaidan. Eta hona hemen emaitza (“Egun da Santi Mamiña” musikaz abes daiteke)

Hauexek hurrengoak:

Eta azkena

Garaipena lortuko ote? Auskalo; guztira, 46 izan ginen. Irabazleak, hilaren 26an egingo den jai batean iragarriko dituzte. Edonola ere, hamaika orrialde dituen urte luzetako lana laburtzeko ahalegina egin dut, eta bertsotan gainera. Bai horixe!

Kritiko izatea…

baina mihiluzea izan gabe.

Joan den asteburuan irakurri nuen El Paisen Nik Peachey aditu britainiarriari eginiko elkarrizketa; “ikasleei Facebooken dagoen guztia ez sinisten irakatsi behar diegu” jarri zioten izenburu. Interesgarria iruditu zitzaidan, nahiz eta berak adierazitako kontuak niretzat berriegiak izan ez, “tramankulu” eramangarrien hezkuntz erabilerarena esaterako.

Are, izenburuan agertu zenari kritikotasun hori zabaldu behar dutela gehituko nioke (eta diot). Hala, Facebooken ezezik, Interneten agertzen den guztia ez dela sinistu behar. Ezta irudietan ikusten dena, argazkia izan, bideoa izan… Gure amamak beti esaten zuen telebista ikusten zuenean: “pintar como querer” (deigarria, esaera hau gazteleraz botatzen zuela, euskaldun peto-petoa eta sutsua izan arren) Ariketa erraz bezain argigarria azaldu nuen Botxotik-en.

nattydreaddd Flickr-en (CC lizentziapean)

Eta irudiak ezezik, testu idatzien aurrean ere kritiko izatea erakutsi eta irakastearen erronka hor dago. Kritikotasunez irakurri eta ulertzeaz zer ulertzen duen azaltzen du Daniel Cassanyk… bai, Sustraietatik zerura liburuan, besteak beste. Eta ustez neutroak eta objektiboak diren testuliburuen adibideez janzten du ekarpena.

Beste kontu bat da ikasle horrengan kritikotasuna pizten badugu, azpiko curriculumarekin edo curriculum ezkutuarekin zein neurritaraino egingo duen talka. Edonola ere, “pozik baina arduragabe eta sinesbera” baino hobe kritiko, ezta?

Bizkargin trumoye… Mendatan euriye?

Slideshare webguneak bertara igotako aurkezpenei audioak txertatzeko aukera bertan behera utziko du laster. Hau honela, egindako zenbait lan galdu egingo dira edota beste nonbait kokatu beharko dira. Egoera honetan nago; izan ere, nire aurkezpenak azken urteotan bisualak izan dira nagusiki, ahotsik gabe ez ziren autonomoak edo erabat ulergarriak.

Gertakari honek zer pentsatua eman dit, eta, seguruenik, zer ikasia ere bai. Gainera, ez da lehenengoz gertatzen; esate baterako, Mikel Agirregabiria kexu agertu da Blip delakoarekin jazotakoaz, jabeen aldaketa eman ondoren. Eta Iker Merodiok zalantzaren bat utzi du twitter dela-eta.

petitshoo Flickr-en (CC lizentziapean)

Teknologien munduan aldaketak azkar doaz. Beraz, jarrerak eta baloreak dira funtsezkoak, ez erreminta jakina. Alegia, kasu honetan aurkezpenei ahotsa jartzeko beste bideren bat topatu beharko horrek balio duela pentsatzekotan.

Hortaz aparte, dohaineko kultura hedatua dago Sarean; eta, berriz ere, beste froga bat dugu hemen. Handien interesak bestelakoak dira, ez gara interesik gabeko erakundeekin ari. Duela gutxi Jorge Campanillasek adierazi zuen bezala, aplikazio baten truke ordaintzen ez badugu, agian produktua gu geu izan gaitezke.

Halaber, edukiak geurek izan daitezke bai, guk geuk egindakoak, baina beste batzuen eskuetan jartzen ditugu, teorian behintzat baldintzak ezagunak izanda. Edonola ere, beste batzuen menpe geratzen gara. Jabe gaitezen ba, gero ustegabekorik izan ez dezagun.

Hizkuntzak ikasi?

Euskara ikastea behin baino gehiagotan izan dugu hemen hizpide. Eta hizkuntz ohiturak ere bai. Horren ildora, blogosferan irakurritako bi ekarpen dakarkizut gaurkoan, lagun hori.

Lehenengoa, joan den uztailekoa da, Xarxatic webgunekoa. Itzulpen automatikoen garapenaren eta hedapenaren harira,  beharrezkoa al da hizkuntzak ikastea?

Bigarrena, Mar Galindoren (@marecica Sarean) eskutik love & linguistics blogean. Futbolaz eta hizkuntzez aritu da, eta, bertan, esparru horretako zenbait famaturen jokabideez idatzi du, esate baterako Beckhamek zergatik ez zuen gaztelera ikasi murgiltze-egoeran egon arren.

David Cornejo, davic, Flickr-en

Seguruenik, futbolean euskaraz? idatzi nuen bezalaxe, futbolariak euskaraz gaiak mereziko luke idazkirik.

Interneten idaztea eta hezkuntzaren esparruko blogak

Abuztuan Felipe Zayas-en berri eman nizun hemen. Orduan adierazi nizun bezala, irailean berriz hurbildu zen guregana. Eta halaxe izan zen. Honekin batera duzu berak Interneten idazteaz eta hezkuntza esparruko blogez aurkeztutakoa.

 

Hori bai, ez zuen hau aipatu 😉