HABEren lankidetza du jarduerak. Eta oraingoan neguan baino arrakasta handiagoa izatea espero dugu. Jardun biko (b-learning) ikastaro hura ez zen aurrera atera, arrazoi desberdinengatik.
EHUko Uda Ikastaroen webgunean duzu informazio zabalagoa eta matrikula egiteko aukera; maiatzaren 31 baino lehen merkeagoa dela ez ahaztu. Elkar ikusiko dugu uztailaren hasieran Donostian?
Sarritan aipatu ohi da blogak maldan behera doazela. Sarriegitan agian. Tira, badakigu bideoak irrati-izarra hil omen zuela (eta Twitterrek blogak akaso, joan den azaroan adierazi nuen bezala) baina katuek baino bizitza gehiago ei dauzka irratiak. Eta blogek?
Blogak sortzea erraza da; irautea da kontua. Blog bat zer den zehaztea ere ez da erraza. Esate baterako, maiz esaten dut DEIAren auzo blogosferiko honetan maila desberdinetakoak daudela, baldintza desberdinetan gainera: nire ustez, askotan bere horretan errepikatu egiten dira egunkarian plazaratzen diren edukiak, blogetarako propio idatzi gabe, salbuespenak salbuespen.
Horrelako betiko hausnarketetan eta zurrunbiloetan nabilela, bi sariren berri izan dut. Blogekin zerikusia dute edo izan dute biek, baina garai berriak datoz eremu horretan, antza denez.
Blogetan da lehendabizikoa. Hirugarren ediziora heldu da dagoeneko, eta datorren astean emango dira sariak. Dagoeneko, 12 blog daude hautatuta lau kategoriatan finalista gisa. Ez dakit gogoan izango duzun baina blog hau ere tartean ibili zen 2014an, sarietara iritsi ez bazen ere. Dena den, apirilaren 4an egingo den ekitaldiaren izenak zer pentsatua eman dit: lehiaketa ixteko egingo den jardunaldiaren izenburua (eta edukia), “blogak testutik harago” da.
Beste alde batetik, tradizioa bazeukan hezkuntza arloko blogen artean Espiral sariak, eta bertan ematen ziren zibak. Inoiz ere izan nintzen epaimahaikide. Baina aurten aldatu egin dute, eta urtetan blogen lehiaketa izan dena aldatu eta orokorrago egin dute 2019an.
Nora zoaz? Nora goaz? Beharbada, blogen mundutxo honetan ere zahartzen ari naiz (saritua izatea ez dakit kezkatzekoa den) eta ikuspegi tradizionalagotik ari naiz. Oraindik orain blogari aktiboa naizen arren,
Biltzar batean ibili naiz egunotan. Eta berriz ere sumatu dut hitzaldi edo komunikazio “serio” baterako erabili ohi diren aurkezpen askoren nolakotasuna. Ematen du ganorazkoak izateko, akademikoak edo, “pobrepoint” erakoak izan behar dutela, hots, letra ugari, buletak, grafiko txikiak, irudi gutxi… Eta aurrera egin aurretik argi dezagun ez naizela Powerpoint programaz soilik ari; izan ere edozein programa baliatuta egin daitezke horrelakoak. Agian, horregatik nire tesi-zuzendariak ez zuen begi onez ikusten nire asmoa defentsaren egunerako… eta nik, lagun baten hitzak erabiliz, “Murua estiloan” egin nahi nuen (eta neurri batean lortu ere bai, nik uste).
Zenbat buru hainbat aburu dagoela jabetuta, hona hemen aurkezpenen inguruko nire hausnarketa txikia esaera zaharrak baliatuta, besteak beste erabiliko ditugunek gure jarduna indartu dezaten eta ez daitezen ahulgune bilakatu. Testu laburra izanda, ez eska garirik zuharrari, baina bestetik aditzaile onari hitz gutxi nahiko zaizkionez, Pernandoren egiak kontatu gabe, baten bati erabilgarri suertatutako ahal zaio! Hala bedi.
“Beti lasterka eta beti berandu”Erritmoari eutsi; ez pasatu azken diapoak arrapaladan ezertarako astirik gabe aldez aurretik prestaturik genituelako. Aukeran hobe labur geratzea (eta galderetarako tartea uztea, hala behar izanez gero)
“Burdina berotan jo behar da”Oharrak lagungarriak izan daitezke esan nahi duguna esateko eta ez ahazteko.Zenbait hizlarik esan behar duena gogorarazteko erabili ohi du aurkezpena baina ez da hori bere oinarrizko funtzioa.
“Eroriz eroriz oinez ikasten da”Aurkezpenak hobetzeko landu dezagun arloa. Eta era kritikoan aztertu egiten duguna.
“Etxean gatza ugari dagoela eta, ez dezazula bazkaria gehiegi gazitu” edo “gehiegi baino aski hobe”Erabiltzen duzun programaren azken bertsioaren puntako aukera ez da agian gerora erabilgarriena izango; beharbada aurkezpena egiterakoan efektu edota esteka guztiek ez dute funtzionatuko. Horrelakoak aurreikustea interesgarria da barregarri ez geratzeko.
“Gauza bakoitza bere tokian” Oreka diapo bakoitzean (testua, irudiak, soinuak…) Eta aurkezpena bera ere orekatua izan dadila, ustekabekoak barne. Zertaz dihardugun pentsatu: diapositibak ala dokumentu idatzi bat ari gara egiten?
“Kupel txarretik, ardo onik ez” edo “txapela ez dau gizona eitten”Mezurik ez badago, tramankuluek ez dute aurkezpena hobetuko. Ez dezagun ahaztu zer den funtsezkoa: mezua, ideiak, komunikazioa.
“Oiloari oloa, astoari lastoa”Zer nolako entzuleria izango duzun kontuan izatea ez dago soberan.
“Pentsatu presarik gabe, ekin geratu gabe”Planifikatu, gidoia lagungarria izaten da aurkezpena bera prestatzen hasi aurretik.Eta denbora kontrolatu.
“Usteak erdia hutsa eta beste erdia putza”Aurkezpena plazan aurkeztu aurretik, probatu eta atzeraelikadura jaso.Halaber, tokia aldez aurretik behatzea zein tresneria ezagutu eta probatzea ez dira ohitura txarrak.
Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak ondo hartu. Hurrengora arte!
Ikasturtea bukatu zenetik denbora luzea joan dela sumatuko dute batzuek agian; beste batzuei ziztu bizian joan zaizkie udako hilabeteak. Dena den, eskolara itzultzeko garaia iritsi da.
Horretan ari garela, eta robotek bizitzan (eta lanpostuetan) izan dezaketen eragina kezka-iturri, mintzagai eta aztergai denean, Txinan eskoletara ere heldu direla irakurri nuenJorge R. López Benitoren bidez.
Lehenengo eta behin, ustez Carles Monereorena den esaldi bat gogoratu nuen. Halaxe dio: makina batez ordezkatu ahal den irakasleak ordezkatua izatea merezi du.
Handik gutxira, berriz, artikulu batekin egin nuen topo; zergatik konputagailuek ezin dituzten irakasleak ordezkatu azaltzen da bertan; oro har, ados nagoela esan behar. Are, La Sextan erabilitako informazioaren arabera, irakasleena ez dago errazen ordezka litezkeen ogibideen artean (eta BBCk duen aplikazio txiki batean ere egin daiteke froga).
Gerora, jatorrizko berrian haur hezkuntzaren esparrua agertzea egin zitzaidan deigarri. Beste bi hausnarketa egitera eramaten nau gertakari horrek. Alde batetik, ematen du arlo hori dela aldatzeko errazena edota aldaketak zein berrikuntzak errazen onartzen (edo jasaten) duena. Bestetik, horren azpian zer dagoen azaleratzea komeniko litzatekeelakoan nago; izan ere, ematen dit eskolako aro horri ez zaiola behar besteko garrantzirik ematen beti (eta horregatik ausartu direla Txinan aro horretan sarten robotak, lana errazena delakoan edo).
Enpin. Momentuz (behintzat), ez dut uste Nao izango denik bertso-eskoletan irakasle berria.
“Egunones Aitas. Mese, hoy quiero ir a jaias de Bilbo. Eskerrik. Agures”
Honelako balizko mezu batek euskaldun bat amorraraz lezakeelakoan nago, Facebooken nire ezagunen (esparru horretan lagunen) artean izandako elkarrizketa bati erreparatuz gero. Lehenengo ezaguna, gazteleraz idatzitako prentsa-zutabe bateko “egunones” bat zela-eta agertu zen kexu. Gainontzekoak, hurrengo iruzkinetan agertu ziren.
Areago oraindik. “Taliban” deitu zidan” beste ezagun/lagun batek esparru berean, ditxosozko “eskerrik” hori zuzendu eta gero (argi dago ez duela irakurri apirilean idatzi nuen sarrera: “‘eskerrik’ ez, eskerrik asko” ). Ea ez dudan mezuetan laburtzen erantzun zidan, SMS edo WhatsAppekoetan, esaterako. Aspaldi egindako ikerketa batean aurkitu nuen bezala, irakasleek txatetan zuzen idazteko joera zutela baieztatzen zen. Eta, ematen dit, neu ere joera horretakoa naizela normalean. Arestian aipatutako ezagun horri adierazi nionez, laburtzekotan, hedatzen ari zaigun “eskerrik” horren ordez, “eskask” izan zaitekeen, karaktere bat gutxiagorekin gainera.
“Aitas” hori ere bitxia dela ezin uka. “Gurasoz” balitz, akaso. Eta jakin badakit familia-eredu tradizionalak aldatzen ari direla, baina, ez dut uste “aitas” hori horrelako egoera “berri” bati erantzutera datorrenik, ezta?
Laburbilduz. Neu naiz, errekurtso gisa, hizkuntzen arteko nahasketa egiten dudanetako bat. Baina testuinguruak ez dira ahaztu behar, eta horiei egokitu gure hizkuntz-jarduna. Eta, berretsi egiten dizut, amorru handiz irakurtzen eta entzuten ditut “eskerrik” bezalakoak ikuspegi horretatik.
Eta horretan nenbilela, hara non irakurtzen dudan gaurko Deian, titular batean, “Alkate, dos cañas y un txakoli, mesedez”.
Utilizamos "cookies" propias y de terceros para mejorar su navegación y mostrarle publicidad relacionada. Si continúa navegando acepta su uso.AcceptarLeer más
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.