Eskerrik asko, lagun hori

Me presento ante vosotros como nuevo miembro de esta comunidad blogera en la que espero ofrecer información de tu interés o, al menos, que pasemos unos buenos ratos juntos.

Hemen jorratuko ditudan gaiak era guztietakoak izango dira baina, nagusiki, euskal kulturari lotutakoak izango ditugu hizpide. Ea ba, zelan irtengo garen honetatik…

Pero prefiero saldar las deudas de antemano. Así es que… ESKERRIK  ASKO, LAGUN HORI!!!

====

PS: zuetako askok galdetu didazuenez horra hor ni hemen egotearen azalpentxo bat.

Ez naiz kazetaria eta, jakina, ez dut zentimorik kobratzen hemen idazteagatik. Areago oraindik, 2016ko abuztuan argitaratzen hasi nintzen arte, ez nuen inolako harremanik DEIA egunkariarekin eta ez nintzen haren irakurlea. Ezta noizbehinkakoa ere. Eta ez nuen bertako inor ezagutzen. Ez du, azkenik, zerikusirik iritzi politikoekin.

Orduan, nola heldu nintzen honetara?

Sare sozialen aurkakoa nintzen, neska koadrila batek (Aintzane, May eta Bego: maite zaituztet) konbentzitu ninduen arte. Eta facebooken idazten hasi nintzela, ikusi omen zuten (ez dakit nork) nire idazteko «modu hurbila», nire mezuek irakurleen artean eragiten zituzten harrera eta inpresio ona eta… horregatik, Deiaren blogari izateko proposatu zidaten. Batzuetan, gainera. Agian gauza ezezagunei diedan erreparoagatik, lehenengoan eta bigarrenean ezetz erantzun nien baina hirugarrenean, zertan zen sakonki azaldu zidatenean, baietz.

Geroztik pozarren nago hartutako erabaki harekin, bizitza aldatu didalako: edozein kontutxo idatzita milaka lagunek irakurtzen dutelako (eman digute datu horiek guztiak zehatz-zehazki kontrolatzeko tresna) mundu osoan. Eta «milaka» diodanean, milaka, milaka eta beste milaka batzuk dira. Neu ere harrituta nago ez nekielako hainbesteko ahalmenik zeukatenik tresna hauek. Nire bloga, gainera, gogokoenen artean omen dago.

DEIAn egoteak, gainera, duen trakzioagatik, ondo kokatzen ditu idatzitako artikuluak internet-bilatzaileetan. Eta horrek dakar irakurle gehiago: sorgin-gurpila, bestela esanda.

Hemen egoteagatik ez dut idazteko inolako beharrik edo inposiziorik: batzuk jar ditzaket egunean edo bat bakarra hamarkada oso batean. Bloga, bestetik, neurea da eta nahi dudana idatz dezaket inolako eskusartzerik gabe: idatzitakoaren erantzule bakarra neu naiz eta ez Deia.

Horrela gauzak, burura datozkidanean gauzak argitaratzen ditut. Etorri ahala, bat-batean, pentsatu barik. Horregatik uste dut, niri burura baino bihotzera datozkidala gaiak, gorputz atal horrek markatzen dizkidalako argitalpenak.

Eta izena? Zergatik «el arca de no sé» izen hori? Neuk ere ez dakit, hamaika begiratu genuelako eta guztiak erregistratuta zeudelako. Egiatan ez dakit nola iritsi ginen horretara. Ez nion garrantzi gehiegirik eman, alfer samar, ez nuelako proiektu honetan gehiegi sinesten. Eta, nekearen nekez, bat erregistratu behar zenez, berau aktibatu genuen. Itxuraz, oso biblikoa agian. Baina orain, denbora pasata, sano gustatzen zait: gutxirekin konformatzen diren horietako bat naiz.

Bestetik, ezagutzen nauzuenok badakizue toponimian, etnografian, historian eta hainbat kontutan nagoela. Gauza askoan eta guztietan eskas. Eta zer gehiago kontatu…. ba ez dakit: zoriontsua naizela eta horren ondorioz kiloak nireganatzeko «berezko joera» dudala, kar, kar.

Eta gero eta admirazio handiagoaz ikusten ditudala gure herriaren kultura eta bere txoko ilunak, jakinik ziztu batean betiko galduko zaigula mendeetan pilatutakoa. Idi-probetan familia-ondasun osoak galtzen ziren moduan…

Horixe da nire kezka, zerbait egitea ez galtzeko edo, behinik behin, hemendik berrehun urtera egongo diren herritarrei helarazteko. Ez datu sakonak edo aipu dokumental zehatzak, SENTSAZIOAK baizik, horiek direlako artxibategietan gorde ezin daitezkeenak…