Hantxe nahi zaitut, Jose Arruerekin batera

Azken boladan eta zorionez, José Arrue (1885-1977) da guztion ahoan dagoen pintura-artista.

Berak beste inork ez bezala jaso zuen euskal kulturaren esentzia eta beste inork ez bezala zabaldu du mundutik.

Hala ere, oro har, ez dugu jakin izan bere margolanetako «vasquitos y nesquitas» baserritar itxurako pertsonaia haietatik harago irakurtzen, norainoko informazioa biltzen zuten eta zer dela eta sentitu zuen bere burua hori egitera behartuta.

Horregatik nahi zaitut ondoan, lagun hori, urriaren 7an, zapatuan, Orozkon egingo dugun paseotxo-hitzaldian, non eta Done Mikel baselizan, Arruek euskal tradizioen epizentrotzat hartuta, gehien erretratatu zuen tenpluan.

Ondoan nahi zaitut, bai, Jose Arrue eta bere pintura elkarren ondoan deskubri dezagun.

Ez gara data eta datuetan nahasiko, horretarako internet eta liburuak daudelako edozein hizlari baino hobeak. Ez. Gu sentsazioetan zentratuko gara, ustekabean bihotza astintzen diguten emozioetan.

Eta horretarako, Jose Arrueren margolanak behar ditugun bezalaxe, zeu ere behar zaitut ondoan.

Ez ahaztu leku itxia izanagatik lekuak mugatuak direla eta nahitaez izena eman behar dela aurretik parte hartzeko. Ondoko irudian duzu horretarako jakin beharrekoa.

Ekimen hau Orozko udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako Ondarearen Europako Jardunaldi paregabeetan. Aurtengo gaia, paisaia…

Hantxe (ere) nahi / maite zaitut, Orozkon, Done Mikel baselizaren gerizpean.