«EARKI LOIN ELORRIDXON». Euskararekiko tratu txarra

Azken boladan fenomeno deigarri bat indartzen ari da euskaldunon komunitatean: nahita euskara arauetatik kanpo idaztearena. Ideia, hau omen da: zenbat eta urrunago idatzi idazkera formaletik orduan eta emaitza popularragoa. Ez naiz erabat zilegi diren euskalkiez edo tokiko aldakiez ari, jakitun egindako euren idazkera akastunez baizik.

Hedatzen ari da, sano, baita erabilera jasoan ere.

Ez nator ni inor epaitzera eta are gutxiago euskaraz ari denari nola egin behar duen esatera, jakina.

Baina bai bota nahiko nuke gogoeta hau lau haizeetara, euskararekin egiten dugun hori ez dugulako ondoko hizkuntza handi, errespetagarri eta serioekin praktikatzen. Zer dela eta? Ez al dugu orduan, hizkuntzen arteko hierarkian euskara beheragoko maila batean sentitzen? Ez al du euskarak, ondoko hizkuntzek bezala, eduki handi, errespetagarri edo serioetarako balio, mende eta mendeetan esan ziguten bezala?

Nik, aitzitik, euskarari eman nahi diot beste hizkuntza boteretsuei ematen diedan tratu bera edo hobea. Inolaz ere gutxiagokoa.

Badakit nire diskurtso hau ez dela oso «popularra» izango… Gaizki idatzi izan banu behintzat…

Bideo honetan duzu: nahikoa duzu honen gainean sakatzea. Ondo izan.

.