Otzerinmendi: donde se escondió la Historia

Quizá atemorizada por los cambios con los que la amenazaban los tiempos modernos, la Historia de nuestro pueblo vasco decidió refugiarse en el lugar más recóndito del país, en las húmedas laderas septentrionales del Gorbeia. Allí, fuera de injerencias extrañas, ha conseguido sobrevivir una auténtica reliquia de la historia, algo que desde hace siglos no podía existir en ningún otro lugar: la cofradía de Otzerinmendi, en Zeanuri.

Y me brota hoy todo ello porque ayer estuve en aquel recóndito lugar, bajo la sombra de unos hermosos robles, propiedad de esa arcaica organización vecinal. Estábamos en la romería de la ermita advocada a los santos Justo y Pastor. Sin salir de mi incontrolable asombro, tomé parte en el barauskarria y en la posterior comida de la cofradía. Pero vayamos por partes.

Otzerinmendiko Kofradiaren haritz-basoa eta ermitea

Ermita. Kofradiaren jabetzakoa den harizti eder batean dago. Ondoan, karobi ezaguna, lanaldiari lotua eta, beste bazterrean, bolaleku eder bat, aisiari txanda emateko.

Baselizaren barrualdea

Baseliza ez da aparteko eraikina, errektangeluarra eta alde bat irekia duena. Kanpoaldearekiko muga bakarra zurezko barrote batzuk dira, ondo torneatuak eta, bere “santutxu” itxuragatik, XVIII. mendean sailkatuko dugu. Irekia izateak bidaiarien kultua errazten zuen, bere aurretik Gorbeiara doan bide zaharra dagoelako. Erretaularik gabekoa, santu titular bien irudi bat dago, modernoa, jatorrizkoa, kanpaia legez, ohostu zutelako aspaldi.

Meza amaiera. Barru eta kanpoaldea bereizteko zurezko barroteak. Andra batekin berbatan, Jose Mari Kortazar apaiza

Hain zuzen ere, tradizioak dio ermita eraiki zela kanpai-hotsaz uxatzeko ingurua bizi ziren laminak. Aitzitik, egun jakin badakigu, baseliza horiek giza-taldeak antolatzeko guneak direla, lur basatiak kolonizatzen hasi ziren garaikoak. Nolanahi, gure kofradiaren barruan, beste tenplu bat dugu, San Lorentzori eskainia, zaharragoa eta hark izan lezake kolonizazio berrien papera. Bestalde, hor, San Lorentzoko eleiza-atarian egiten ziren Kofradiaren batzarrak, baita Uribe kofradiakoekin, tenplu partekatua delako.

Mandak. La misa comienza con una cita a cada uno de los fallecidos ese año. Para ello, las familias hacen una pequeña aportación económica que servirá para el mantenimiento de la ermita y cofradía. Ohitura hau, udalerriko beste ermita batzuetan ere egiten da / zen.

Como su nombre indica se trata de las “mandas”, ‘testamentos de últimas voluntades’.

Barauskarria. Meza amaitutakoan, bertaratutakoei ardo zuria eskaintzen zaie, gaileta batzuekin. Horri, Gorbeia inguruko beste herrietan bezala, “barauskarria” esaten zaio eta, izatez, barau + hautsi + garri da, ‘baraualdia apurtzeko jana’, gaztelaniaz ere “desayuno” (des + ayuno) hitzean duen egitura bera.

Juantxu Ozerinjauregi, barauskarria zerbitzatzen

Cofradía. Zeanuri mantiene su división en aquellas antiguas cofradías, probablemente de origen medieval y que, según creencia arraigada en el valle, son las instituciones político-administrativas previas a la aparición de los ayuntamientos. Y no van descaminados.

En las laderas que miran al Gorbeia, están la cofradía de Altzua, la de Uribe y, entre ambas, la de Otzerinmendi, Otzerimendi o, en dicción popular, Otzemendi. Abarca esta última el núcleo central del pueblo, en el fondo del valle, así como las aldeas o caserías de Zabala, Urizar, Otzerin, Ortuzar, Iturburua, Jauregi (Yauri), Pagai, Elexa, Orbetzu, Azkarraga, Angoitia y Egileor, ésta última la más cercana a nuestra ermita.

Ángel Larrea kofradea, bazkaria antolatzeaz arduratu zena eta, ondoan, Jesus Mari Ozerin, aurtengo mayordomo-a, diru-kontuez berban.

Veintitrés son en la actualidad los cofrades partícipes. Y el derecho, en cierto modo consuetudinario e inalterable, lo da el ser propietario de “foguera” estable. Quedan excluidos por tanto los inquilinos aunque lleven varias generaciones en esos caseríos, en esa visión social tan propia del Antiguo Régimen.

La cofradía consta de un mayordomo, por turnos anuales y un “basazain” ‘montanero, encargado de montes’. Esta de la explotación de la madera, del reparto de suertes de leña y suponemos que de la gestión del exiguo bosque para convertirlo en carbón en la época de las ferrerías fue la más relevante de sus funciones, hoy reducida a su mínima expresión.

Para dar cuenta de los gastos de la fiesta, maderas, etc. hacen anualmente su junta, llamada “batzarra” en la parte baja de su territorialidad, en el domingo siguiente de la virgen de septiembre.

Bazkaria. Erromeria eguna izanda, bazkaria egiten da hor. Hori baino lehen, lehenagoko basoko zerrategi bat ikusi genuen, zeanuriztar batzuek egindako erakustaldi ederrean. Aurreko urteetan, ezaguna den bezala, karobia isiotu egiten zen, ikuskizun aparta eta arrakastatsua zena. Baina azkeneko urteetan ez eta aitortu behar da altxor hori abandonatu samar dagoela. Ez litzateke txarra izango erakundeak horretan inplikatzea, buru-belarri, ez dadin inoiz ere piztu barik gera.

Bazkari a aurretik, zeanuriztar batzuek (Oier eta Ibai Arana eta Igor Intxaurraga) lehenagoko zerratoki bat eraiki zuten eta lana erakutsi. Mikrofono bategaz, Jon Urutxurtu ikertzailearen azalpen aberatsek osatu zuten ikuskizuna.

Bazkaria, beheko jatetxe batean prestatzen da. Edonork har dezake parte izena aurretik ematen bada. Kofradeak gutxienak dira eta haietako asko, etxean bazkaltzen du. Ez da beraz, euren pertzepzioan, barneratua duten zerbait, kontu modernoa ei delako bazkaria.

Bazkaria, kofradiaren haritzen gerizpean

Amaitzeko, falta izan nuen bakarra garrafa-limonada izan zen. Oraindik familia batzuetan egiten dena eta Barandiaranek bere lanetan Zeanurin jaso zuena. Egun, jende gehienari ezezagun suertatzen zaio eta, agian, ni bezalako kanpotar arrotz bati egokituko zaio datorren urtean egitea. Modu ederra izango litzateke konpentsatzeko atzoko egunez jaso nituen atentzio eta tratu on guztiak.

San Justoko bolalekua

Isil-isilik itzuli nintzen etxera, jaian arnastutakoarekin miretsita. Han, Gorbeiako goiko maldetan, utzi nuen Historiak modernitatetik babesteko erabilitako ezkutalekua

Eskerrik asko ni bezalako kanpotar bati hain tratu ona eskaintzeagatik