Txoriak zain ditugunean

Gaurko egunean –urtarrilak 17, San Anton– hain bizi neketsua zeramaten gure mandoek eta astoek ez zuten zamarik eraman behar, euren jaieguna zelako. Eta ondo errespetatzen zuten hori gure baserritarrek.

Idiak eta behiak aske zebiltzan egun markatu hartan, larreetan bazkatzen, gurdiari edo goldeari lotu gabe, alaiki ospa zezaten hain egun loriatsua. Ardiek ere opari berezia zuten eta urte osoan eraman beharreko arran ederrak gaurko egunean bedeinkatzen ziren: horrelako kutuna saman eramanda, zeri izango zioten beldur, zein hodei ausartuko zen artaldeari kalte egiten?

Ikuiluan, aparteko janaria ematen zitzaien abereei eta, areago oraindik, hainbat otamen gizakiokin partekatu. Lagun zuten San Anton etxeko animaliek, beti zegoelako zutaberen batean bere irudi bat iltzatuta.

Entzutekoak izango ziren, bestetik, gaurko eguna urratzeko oilarrek joko zituzten kukurrukuak, pozarren zeudelako ikusita euren maitaleak, oilo jasankorrak, arrautzak erruten hasiak zirela, inoiz baino maiztasun eta kopuru handiagoan, beti zeruko argiari begira. “Por San Antón, huevos al montón” esaera, haren lekuko eztabaidaezina.

Azkenik, duela ia mende bateko galdeketa etnografikoetan jaso bezala, gure arbasoek laztantzen zituztela makeren –ama izandako txerriak– sabelak, titiak batez ere, errapeak, hortik ateratzen zen oparotasuna eta euren ahalegina eskertu nahi zizkietelako.

Eta maitekiro hitz egiten zieten bitartean, ferekak luzatzen zizkieten, ahal zituzten berba goxoenekin nahastuta.

Ez naiz ni fededuna eta ez da nire asmoa gaur den egunean inongo eremita baten heriotza oroitzea. Baina bai ahaleginduko naiz arimaz eta gorputzaz gaurko eguna apartekoa, berezia, izan dadin.

Lanean sartu aurretik (7:30) kaleko txoriei jana ipiniko diet eta gurasoen etxera hurbilduko naiz, sutondoan eta haiek ohartu barik, atzo txerrikiz paratu nuen lapikotxo bat uzteko, opari. Haiei ere naizen guztia zor diedalako. Sarri ahaztua dugun arren, pertsonak ere animaliak garelako.

Eta gero eguerdian, behin lanetik itzulita, etxekookin jango dugu lapiko horren beste guztia, ahal dela, ardotxo on batekin lagunduta.

Batez ere gure alabatxoak ikus dezan egun guztiak ez direla berdinak gure etxean. Bihotzean barneratu dezan mezu hau: gaurko eguna suposatzen duen guztia gozatu eta kontuan izan barik… ez dugula gure etxean, Euskal Herrian, bizi nahi.

Beno, utziko zaituztet, goizaldeko ordu ilun hauetarako zain izango ditudalako kaleko txoriak, irrikan, euren zaindariari kantari hasteko. Gora gaurko eguna, gora San Anton eta gora gu garena.

 

Artikulu guztiak

Animaliak gure herri sinesmenetan

 

Txantxangorria bis

Ez naiz baserritarra, nire gurasoak izan ziren bezala…
Halarik ere, haiengandik jaso dut mundua interpretatzeko duten modu berezia. Euren testigantzak ez dira, gainera, ozeano batean galduta dauden uharteak, iraganeko euskal kulturaren kontinenteko lur atal batzuk baizik. Ikus ditzagun, bada, gurasoei entzunak dizkiedan animaliekiko sinesmenak.

Duela gutxi arte, oso arruntak izan dira gure artean, animaliei lotutako herri-iritziak, belaunaldiz belaunaldi eta susmopean jarri barik transmititu direnak.

Beste garai batzuetan dogma ukiezinak baziren ere, sistema produktiboen aldaketekin eta naturatik urruntzearekin, gure begirada ezinduen aurrean ari dira desagertzen. Gaur egun, baserri-eremuan hazi ziren pertsona nagusiengana daude mugatuta  horrelako ohiturak. Belaunaldi horri dagokionez, bera izango da sinesmen horiek ezagutu eta ondo barneratuak izango dituen azken belaunaldia. Nik ezagutuko ditut, bai, baina hilik. Ez, nire gurasoek bezala, barrunbean gordeak, babestuak, azken ordua noiz helduko zain.

Oraindik ez gara gauza susmatzeko norainoko irismena eta sakontasuna duen desagertzen ari den ondare horrek. Baina, ziurrenik, oso aspalditik datozkigun forma fosilduak dira eta harremana izango dute superstizioekin, edo, zergatik ez, gure eremu geografikoko kristautasunaren aurreko erlijioekin. Hel diezaiogun ba…

TXEPETXAK. Gaur egun ere, pertsona batzuentzat ez dago ezer asaldagarriagorik epetx batekin topo egitea baino, edo berau etxe inguruan ikustea baino: zorte txarra eta zorigaitza saihestezinak izango dira hortik aurrera. Epetxa deitzen diote laudioarrek (Laudiokoak dira nire guraso biak) gure hegaztietan txikiena denari, hau da, euskara batuko txepetxa (gaztelaniaz, chochín). Hura ikusten duen baserritarrak ez du zalantzarik izango: hil edo habiak suntsituko dizkio.

Txepetx

TXANTXANGORRIAK. Kontrako puntuan matxin ederra dago, txindorra gure zonaldean, txantxangorria batueraz. Matxin, Martin, euskaraz gure burdinoletan lan egiten zuten ofizialei deitzeko erabiltzen zen goitizen orokorra da.
Ziurrenik, izen hori jarri zioten bere kantuak burdina gori-goriaren gainean emandako mailu kolpeen erritmoarekin duen antzekotasun handiagatik, txantxangorri ere txan-txan-txan onomatopeiaren erresonantziarekin lotu den bezala. Matxin edo matxintxu zorte onaren eramailea zen, etxerako zantzu onena. Den-dena gutxi izaten zen hura gertu edukitzen saiatzeko.

Horren tratu ezberdinari gutxieneko logikarekin heltzeko, gure nagusiek behin eta berriz azaltzen duten bitxikeria batera jotzen da: Jesukristo hiltzear zegoela, epetx batek gurutzearen gainean egin zuen gorotza. Irainarekin eskandalizatuta, azkar azaldu zen matxintxu bat mokoaz zikinkeria jasotzera. Edota papareko kolore gorria hartu zuela Jesusen odoletik, laguntzera joan zitzaionean. Handik aurrera, epetxa eta matxintxu guztien zortea markatuta geratu zen betiko. Nahiz eta ebanjelioetan jasotakoarekin ez duen inolako zerikusirik…

petirrojo

 

BEHIAK, MANDOAK eta ASTOAK. “Neurri bereko” justifikazioa osatu zen behiarekin. Kortako abere preziatua zen behia; izan ere, ia sakratua zen zama animaliekin alderatuta, horiek gutxietsi egiten baitziren. Diotenez, Jesus haurra Betleemeko portalean jaio berritan, mando berekoiak jaio berriaren lastoa jan zuen, eta apenas utzi zion sehaskarik haurrari. Idiak, bitartean, bidegabekeria hura bere hatsarekin berotuz konpentsatu zuen. Egun hartatik aurrera, mandoak kumerik izateko ahalmenik gabe geratu ziren. Eta, antzekotasunagatik, astoei ere egokitu zitzaien zorte hura: gobernatu orduko, kortako azkenak eta okerrena.

Astoa

KURRILOAK eta ZIKOINAK. Hegaztien alorrera itzuliz, kurriloen multzo migratzaileak gure herrian helburu, jomuga edo zorte seinaletzat interpretatzen ziren. Barealdi meteorologikoa iragartzen zuten, edo, haien hegaldiaren norabideari begiratuz, ekaitza: “Kurriloak haitzerantz [Urduña ingurukoa: Gorobel / Sálvada] doazenean, hartu gurdia eta batu egurra”, eguraldiak okerrera egingo duela adierazten baitu; kontrara, “kurriloak itsasora badoaz, hartu goldea eta zoaz goldatzera”: “Cuando las grullas van a la peña [“Peña de Orduña”: Gorobel / Sálvada] coge el caro y vete a por leña; cuando las grullas van para el mar, coge el carro y ponte a arar“. Hegoalderantz edo iparralderantz. Horretan pixka bat gehiago sakonduz, gogoraraz dezagun euskaraz zori hitza (zoriontasuna, zortea, patua), txori hitzetik datorrela. Hau da, zoriona (zoriontasuna, zorte ona) edo zoritxarra (desgrazia, zorte txarra), hitzez hitz, txori on eta txarra direla. Oroit gaitezen, horrez gain, ontasunarekin zerikusia duten ezaugarriak dituztela kukuak eta zikoinak.

SONY DSC

ELAIAK. Begirune handiz ere hartzen ziren elaiak (enarak) udaberrian zetozenean. Jaungoikoak edo santuek edo zeruek gizakioi bidalitako txoria zelako, erdi sakratua, oztopatu behar ez zena nahiz eta etxearen barruan habia egin. Hortik etorriko zaio agian, aldameneko Orozko herrian ematen zaien goitizena: elextxori, ‘eleiza-txoria’.

Elaiak

HONTZURIAK. Aitzitik, beldur latza sortzen zuen beste hegazti: hontzuria. Haren gaueko karrankari oihuek baten-baten heriotza goraipatzen baitzuen. Horrek txakurren baten uluekin bat egiten bazuen, huts egiterik gabeko seinalea zen: heriotza hor zegoen.

Hontxuria

OILOAK. Etxeko abereetara itzulita beste behin ere, bitxia da oiloen kasua, idealtzat jotzen baitzen hamabost txita-arrautza errutea. Gehiago edo gutxiago izan zitezkeen, baina beti kopuru ideal hori bilatzen zen, txita multzoa arazorik gabe jaio eta biziko zelakoan.

Oiloa

KATUAK. Katuak, bestalde, bestelako tratua izan du baserrian, haren izaera libre eta basatiagatik. Haatik, horietako bat etxera ekartzean zaku baten barruan sartzen zen, eta suaren gainean hiru buelta ematen zitzaizkion, laratzuaren inguruan (laratza euskara batuan, llar gaztelaniaz). Erritu hori beteta, etxe berrira fidelki batua geratzen zen.

Katua

TXERRIAK. Etxeko txerriari edo txarriari buruzko usteak, berriz, haren hilketaz izaten dira beti, tokian tokiko jai errituala eta beste animaliekin izaten ez dena. Zeregin hori asteartez ez egiten saiatzen ziren batzuk, eta ostiralak saihesten zituzten beste batzuek, haragia galtzeko arriskuagatik. Arrazoi beragatik, ezin zen hilerokoa zuen emakumerik gertu egon. Era berean, ilbeheran egitea lehenesten zen beti, “haragiak urik gal ez zezan”.

txerri-141492726361E10FF59

ERBINUDEAK. Animalia basatien eremuan, deigarria da erbinudeari zitzaion ikara, zorte txarraren eramailea izateagatik bera ere. Kortetara erraztasun handiarekin sartzen zen, eta zenbatezinak diren ezbeharrak sortzen zituen. Baina hain zen piztia azkarra eta maltzurra, ezen eta ezin baitzitzaion zuzenean eraso, beranduago mendeku handiagoa hartuko baitzuen bordako abererik onena hilda edo haien errapeak urratuta. Horregatik, modu onean izutu beharra zegoen. Normalean goma errez izutzen zituzten —hau da, abarkak edo bestelako oinetako zaharrak erreta—; horren usaina hain da desatsegina, urrunarazi egiten baitzituen, gizakien intentzio txarra sumatu ere egin gabe, eta horrela saihesten zuten haren mendeku bihozgabea.

Erbinudea

SUGEAK. Sugeek ere muturreko izua sortzen zuten. Arrazoi zientifiko gabe esaten da esnezaleak zirela. Kortan behin sartzen zela uste zuten, denak lo zeudenean —horregatik ez du inork ikusia—, eta animalien errapeetatik edaten zuten; bereziki, behienetatik. Horrela geratzen zen azaldua etxe-abereen edozein arazo, infekzio edo bestelako: beti sugeren bati leporatzen zitzaien. Gure herritik kanpo, lo zeuden emakumeen esnea xurrupatu duelako kasuak ere sinetsi izan dira. Ezin zen lo geratu mendian, sugeak ahotik sar zitezkeen eta. Zorigaiztoko kasu horietan alboz etzan behar zen, ahoa irekita, plater bete esneren aurrean. Hala, ezin eutsizko usainak liluratuta, sugea gorputzetik aterako zen azkenean.

Era berean, esaten dute kortetan zegoen sats multzoen epeletan babestu eta ugaltzeko ohitura zutela. Horrelakoetan ere, esnez betetako platerak jarriz botatzen zituzten etxeetatik.

Sugea

LUPUA. Amaitzeko, lupua dugu, ezezagun handi hori. Arrabioa oso pozoitsutzat jotzen zen, nahiz eta benetan apenas duen pozoirik. Baina gure kultura lokalean, gaizkiaren idealizazioa eta sintesia zen, beti ihes egin behar zen horrena. Nire haurtzaroan, lupuaren beldurrak probokatutako ezbeharren istorioak entzun nituen, mugagabeak eta zabalduak. Denborarekin jakin izan dut guk generabilen lupo hitza mendebaldeko euskararen lupua dela, batuerako arrabioari esateko erabiltzen dena. Baina bitxia bada ere, lupu hitza harago doa eta madarikazioa, pozoia oro har eta eskorpioia bera ere irudikatzen zituen; Horregatik gure arbasoentzat txarraren idealizazioa zen, arriskua…

Lupua

GU GEU. Ez dago askoz gehiagorik kontatzeko animaliei buruzko sinesmenez. Baina bai inori interesatzen ez zaizkion “atso-agureen kontakizun” hauei buruzko gogoeta bat. Gaur egungo Euskal Herrian, ez zaizkie jada umeei kontatzen lupuen historiak; ez da ahalegin txikiena ere egiten matxintxu deitzen jarraitzeko txantxangorri maiteari. Gure huts handia da. Gaizki ulertutako euskalduntasunaren izenean, gure eskolak eta jaiak betetzen ditugu arraro eta urrun zaizkigun hitz, ohitura eta pertsonaiekin. Era berean uko egiten diogu geurea denari, eta, horrela, hiltzera kondenatzen dugu, gure axolagabekeriaz, belaunaldiz belaunaldi laudioarrok metatu izan dugun ondare kulturala. Logika izpirik gabe, mendeetan zorigabeko epetx haiek sufritu zuten maldizio txarrarekin gertatu zenaren antzera. Jainkoak har ditzala bere glorian….

No les toquéis los huevos

ARRAUTZAK3

Hay costumbres en las tradiciones rurales que nadie sabe a ciencia cierta a qué responden. Pero son incuestionables y axiomáticas en el universo ritual de quienes la practican. Y que nadie quiera ir más allá porque ya le adelanto yo mismo la respuesta que va a recibir: “porque siempre ha sido así”. Y punto…

Vayamos a uno de esos casos… uno de cuando les tocan los huevos a las gallinas.

KONICA MINOLTA DIGITAL CAMERA

Si pregunto a mis padres, me dirán sin dudar que para que una puesta de gallinas llegue a buen puerto, para que las condiciones de la incubación sean las óptimas, para que el beneficio del proceso sea el adecuado, el número de huevos puestos por las gallinas habrá de ser impar. Porque yo qué sé. Y, si no, empezamos mal…

No creáis que es creencia local sino que ha estado muy extendida entre nuestros baserritarras. O sea, que de devaneo de algún enajenado, nada. En fin… pongamonos serios, que habiendo huevos delante, la etiqueta lo requiere.

Rizando el rizo del costumbrismo popular, no sólo se conformaban con que fuese impar sino que cada comarca tenía sus preferencias. Por algunas zonas de Uribe-Kosta servía con que fuese número impar entre siete y quince, cifra que se acotaba más en Gernika siendo el número de huevos ideal o trece o quince (ni más ni menos), similar a la creencia de Karrantza en donde, con gran generosidad, además de las cantidades anteriores, también daban por bueno un número tan extraño y patán como es el once.

KONICA MINOLTA DIGITAL CAMERA

Pero también entre las creencias rurales ha habido pueblos atravesados y díscolos. Si no cómo puede entenderse que en Elgoibar tuviesen por número ideal el dieciocho y en Ajanguiz y Orozko la docena. Si se enterasen mis padres… ¡vaya ofensa al buen hacer!

Así es que para atinar con tanta precisión en ese número mágico que garantizase una próspera pollada había algún que otro infame pervertido que hacía trampas y andaba todas las veces tocando los huevos a las pobres gallinas. Pero era una práctica que nunca ha estado bien vista.

Y a estas alturas ya no hay baserritarra que no sepa que para que te sonría la suerte no hay nada en la vida como el tener los huevos bien puestos. Pero, por dios, que nunca sean “un par de”.