«‘Go!azen’en kasuan, oso publiko gaztea denez, erraza da jakitea Instagramen lortuko dugula arrakasta gehien»

Itxaso Amezaga eta Agurtzane Aramendi, Community Management 2018 Sariaren Irabazkeak | Benetako community managerrak dira biak: egun osoko profesionalak eta zuhurrak. Trebeak dira, eta komunikabideaz asko dakitela erakutsi dute.

Itxaso Amezagak (Trapagaran, 1986) eta Agurtzane Aramendik (Zumarraga, 1978) Go!azen telesailaren arrakasta sare sozialetara heda-tzea lortu dute, hots, gazteen komunikabide nagusira. Dudarik gabe, Pausoka eta ETBren ekoizpena ez litzateke bera izango Interneten ere egongo ez balira.

G.: Hasteko, zorionak biei. ‘Go!azen’ plataforma guztietan egotea lortu duzue, eta ondorioz, telesailaren jarraitzaileak ez direnek ere aktoreen izen eta aurpegiak eta abestiak ikastea ere. Hori artea, magia edo egindako lan handiaren ordainsaria da?

E.: Eskerrik asko! Egia da Go!azen fenomeno bat bilakatu dela euskal gizartean. Haur eta gaztetxo gehienek ezagutzen dituzte Eli, Gari, Ane, Nahia eta gainerako pertsonaiak, baina horren meriturik handiena telesailak berak eta bertan dabiltzan aktoreek daukate. Produktua bera ona da eta horrek mundu digitalean egin beharreko lana erraztu egiten du. Hala ere, magiatik baino gehiago dauka honek guztiak eguneroko lanetik, noski;bai telesaila bera ekoizten duen Pausoka etxearen aldetik, baita EITB taldearen aldetik ere.

G.: Azkenean benetako bi community managerrekin egotea lortu dugu. Zertan datza zuen lanak?

E.: Community manager hitz potolo xamarra da;taldean egiten dugu guk lan. Talde horretan gaude ETBko fikzio saileko arduradunak, Pausoka ekoiztetxeko jendea, eitb.eus-eko kazetariak eta Parte Hartze taldea, ingeniaritzakoen laguntza ere badugu… lantalde handia dago telesailaren unibertso honen atzetik. Agur-tzaneren lana zehazki euskarri digitaletarako Go!azenen inguruko edukiak sortzea edota eskuratzea da eta horien publikazioa koordinatzea, eta nire lana (Itxaso) Parte Hartze taldearen eta EITBko sare sozialen kudeaketa da.

G.: Zein gaitasun behar ditu community manager on batek?

E.: Hasteko, ezinbestekoa da partekatu nahi duzun produktua edo marka ondo ezagutzea. Horrez gainera, argi izan behar duzu ze publikotara iritsi nahi duzun, nolako jendea erakarri nahi duzun, eta noski baita helburu argi batzuk jartzea ere, publiko horrek zer egitea nahi duzun argi izan. Go!azenen kasuan, eduki asko sortzen dira egunero eta antolakun-tza egoki bat eramatea beharrezkoa da. Askotan ondo lan egitearekin bakarrik ez da nahiko, eta moldakortasuna eta kreatibitatea ere landu behar da. Hori da gure produktua besteen gainetik nabarmentzeko modua, hedabidearen ildo editoriala galdu gabe, noski.

G.: Carlos Fernández Guerra Community Management saria irabazitakoak aitortu zuen bezala zuek ere telefonoari begira bizi zarete?

E.: Ez dakit zorionez edo zoritxarrez, baina bai. Hala ere, ez dut uste nire kasuan (Agurtzane) lan kontuengatik bizi naizenik mugikorrari lotuta. Azken finean, ez dago sare sozialetan edo euskarri digitaletan lanean aritu beharrik, mugikorrik gabe galduta sentitzeko. Hala gertatzen zaio gaur egun gizarteko zati handi bati ezta? Orokorrean, gure bizitzako erakusleiho bilakatu zaizkigu sareak. Egia esan, saiatzen naiz nire sare pertsonaletan gehiegi ez publikatzen, baina onartu beharra daukat egunean behin baino gehiagotan begiratzen ditudala zer gertatzen ari den jakiteko.

-Nire kasuan (Itxaso) gauza bera. Harremanak izateko modua aldatu egin dela errealitate bat da eta zurrunbilo horretatik alde egitea ez da erraza, are gehiago sare sozialak zure lana baldin badira. Agurtzane bezala, onartu behar daukat egunean behin baino gehiagotan begiratzen ditudala nire sareak eta beste batzuenak ere, baina beti neurri eta distan-tzia batekin, iparra galdu gabe.

G.: Elkarren aurka dauden bi mundu lotu behar izan dituzue, itxura guztien arabera Internet telebistari aurrea hartzeko heldu baita. Guztiz bateraezinak al dira?

E.: Ez genuke horrelakorik esango. Internetek gehitu eta aldatu egin du. Hala ere, telebistan zein interneten edukiak dira garrantzitsuak eta edukigintzan berdin jarraitu behar da lanean eta inbertsioak egiten. Pantaila handietan zein txikietan ikusiko dugu, seinalea jasotzeko modua ere aldatu da, baina edukiak ikusten, entzuten eta irakurtzen jarraituko dugu. Eta horietan lanean jarraitu beharra daukagu. Noski, argi dago teknologia etengabe aldatzen ari dela eta horrek kontsumo ohiturak ere aldatu dituela. Gaur egun, sarean ditugu ia eduki guztiak, eta nahieran kontsumitu ditzakegu. Teknologia berriek eduki osagarriak sortzeko aukera ere eman dute. Telebista kate tradizionalak lan handia egiten ari dira horretara egokitzeko, baita EITB ere. Edukiak nahieran eskainiz eitb.eus-en, Android TV, HBBTV, appak… Aldatu bai, eduki osagarri berriak sortu ere bai, baina telebistako edukiak kontsumitzen jarrai-tzen dugu. Elkarren osagarri izan behar dira eta ez lehiakideak. Kon-tzeptu hau ulertuz eta elkarrekin lan eginez errazago izango zaigu etorkizunak dakarren aldaketei aurre egitea.

G.: Badaukazue berrikuntza teknologikorik aurtengo denboraldirako?

E.: 2017-2018 denboraldian Goazen appa estreinatu genuen, telesaila ohiko telebistatik haratago eraman nahian. Asteroko atalean gertatu denaz gain, astean zehar pertsonaiek gauzak kontatzen jarraitzen dute APPan. Aurten aplikazio hori hobe-tzen eta egokitzen jarraituko dugu. Baina horrez gainera, on line denda batean lanean ari gara eitb.eus atarian. Bertan EITB taldeko produktuak jarriko dira salgai, eta noski, baita telesaileko produktu guztiak ere.

G.: Telesailaren zerk funtzionatzen du hoberen Interneten?

E.: Atalak osorik, karaoke bideoak eta abestiak dituzten bideoak dira gehien kontsumitzen direnak. Emisio garaian, atalaren ostean appan jar-tzen dugun Altxor Ezkutua bideoak eta GoatsAPPeko elkarrizketek ere arrakasta handia dute.

G.: ‘Go!azen’eko aktoreak Euskadiko ‘influencer’rak bihurtzeko bidean daude. Haientzako aholkurik?

E.: Edonori esango niokeen gauza berbera esango nieke;zentzu komuna erabiltzeko, jendeak zu nola ikusiko zaituen apur bat pentsatzeko eta natural jokatzeko. Denok jakinaren gainean egon behar dugu sare sozialetara igotzen duguna ez dela lagunen artean gelditzen den zerbait, are gutxiago ezagun egin zarenean. Jendeak iritzi bat sortuko du bertan ager-tzen denaren arabera, beraz, garran-tzitsua da zer publikatzen duzun pixka bat pentsatzea. Kasu honetan gainera, gaztetxoak dituzte jarraitzaile eta haien eredu bilakatu dira.